Komunikazioa: Ahozkoa, Ez-Ahozkoa, Paralengoaia, Kinezia eta Proxemia

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB

Hitzezko komunikazioaren bi taldeak

Ahozko komunikazioa

Ahotik sortzen ditugun soinuek osatzen dute, hala nola, negarra, oihua, txistua... Aldarte egoera desberdinak adierazten dituzte. Paralengoaia osatzen dute eta komunikatzeko modu primitiboenak dira.

Ahozkoa ez den komunikazioa

Keinuak, mugimenduak, aurpegiaren espresioak osatzen dute (zoinurik ez). Adibidez, kinesia, proxemia eta komunikazio sentzoriala.

Paralengoaia

Zer da paralengoaia?

Paralengoaia hitzekin zerikusia ez duen ahozko komunikazioa da. Hau da, nola esaten den (modua) eta ez zer esaten den (edukia). Paralengoaia, hizkuntzarekin batera doa beti, sentimenduak, aldarteak, jarrerak eta abar adierazten ditu. Hitz egiteari zentzua ematen dio.

Elementu paralinguistikoak

Gure komunikazioa hobetzen duten elementu paralinguistikoak:

  1. Bolumena
  2. Abiadura edo erritmoa eta etenaldiak
  3. Azaldurak hizkeran

Kinezia

Zer da kinezia?

Kinezia gure gorputzeko mugimenduen ikerketa da.

Aurpegiaren espresioa eta mezuaren esanahia

Normalean mezuaren esanahia eta aurpegiaren espresioa batera doaz. Horrela gertatzen ez denean, erraz antzematen da. Biak bat ez datozenean, mezu ez-berbala da fidagarriena.

Begiradaren garrantzia

Garrantzitsua da hitz egiten ari garen pertsonari eta hitz egiten digunari begiratzea, horrela interesa adierazten da. Begiradan pertsonen sentimendu eta emozioak antzematen dira, nahiz eta ezkutatu edo disimulatu nahi izan.

Proxemia

Zer da proxemia?

Proxemia espazio pertsonala eta hurbilketa distantziaren ikerketa da.

Pertsona guztietara ez gara berdin hurbiltzen. Lagun onenarekin dugu hurbiltasunik handiena, eta orain dela gutxi ezagutu dugun pertsonaren arteko aldea handia da. Zenbat eta hurbiltasun gehiago, konfiantza gehiago.

Distantzia egokia izango da, komunikazioa bideratzen duena espazioa inbaditu gabe.

Hurbilketa distantziak osasun arloan

Osasun inguruan dauden lau hurbilketa distantziak:

  • Distantzia publikoa: Erizain laguntzailea atean eta pazientearen arteko distantzia.
  • Distantzia soziala: Erizain laguntzailea ohearen oinean eta ohean dagoen pazientearen arteko distantzia. Elkarrizketa ez-pribatuak mantentzeko distantzia aproposa da.
  • Distantzia pertsonala: Erizain laguntzaileak ohe buruan eta ohean dagoen pazientearen artean dagoen distantzia. Intimitatea suposatzen du, baina normalean espazioa inbaditu gabe.
  • Distantzia estua (intimoa): Erizain laguntzailearen lanak askotan eskatzen du hau, nahiz eta pazientearentzat deserosoa izan. Adibidez: pazienteari higienea egiterakoan. Horrelako kasuetan, teknika guztiak errespetatu eta kontu handiarekin egin beharko ditugu.

Entradas relacionadas: