Komunikazioa eta Giza Garapena: Entzute Aktiboa, Trebetasunak eta Oztopoak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB
Entzute Aktiboaren Helburua
Entzuten dena modu aktiboan interpretatzea da, ez bakarrik hitzak, baita pertsonak esan nahi duena ere: sentimenduak, ideiak eta pentsamenduak.
Entzute Aktiborako Gomendioak
- Enpatia izan: hitz egiten ari zaigun pertsonaren tokian jartzea, esaten duenaz gain, pentsatzen duena ere ulertzeko.
- Denbora eman: parte hartzea, baina ez arinegi; isiluneekin ondo jokatzeak garrantzi handia du.
- Parafraseatu: ulertu duguna gure hitzekin esatea da.
- Interesa agertu: hitzik gabe edo hitzez egin daiteke.
- Laburtu: ematen diguten informazioa bildu eta pertsonari errepikatu, zerbait gehitzen aukera emanez.
Enpatia: Zer da eta Zertarako Balio Du?
Beste pertsonaren tokian jartzeko gaitasuna da. Pazienteen sentimenduak, arazoak eta ikuspuntuak ulertzeko baliagarria da. Horrela, arazo gutxiago izango ditu aktiboki entzuteko eta komunikazio egoki batean gertatu behar den feedbacka lortuko du.
Trebetasun Sozialak: Definizioa eta Helburua
Pertsonak beren harremanetan erabiltzen dituzten jokaerak dira. Sentimenduak, desioak eta eskubideak modu egokian adierazten dira trebetasun sozialen laguntzaz eta ingurukoekin sor daitezkeen arazoak konpontzeko gai dira.
Komunikazio Oztopoak eta Hesi Motak
- Hesi semantikoa: pertsona batekin hitz egiterakoan, besteak zure hizkuntza ulertzen ez duenean.
- Hesi psikologikoak: zerbait erosteko lotsa daukagunean.
- Hesi fisikoak: pertsona itsu batek irakurri ahal izateko Braille kodea erabili behar denean.
- Inguruneko hesiak: gela batean zarata dagoenean, komunikazio-oztopo bat da.
- Hesi soziokulturalak: igorlearen eta hartzailearen arteko desberdintasun sozialak (erlijioa, kultura, etab.).
Psikologia Ebolutiboa: Zer Ikertzen Du?
Pertsonen bizitzan zehar gertatzen diren aldaketa psikikoak ikertzen ditu teoria desberdinak erabiliz.
Garapena: Definizioa
Gizakiok aldaketa fisikoak izaten ditugu bizitzan zehar. Emozioak adierazteko moduak eta inguruari moldatzeko trebetasunak ere aldatuz doaz.