Komunikazioa eta Hizkuntza: Zeinu Linguistikoak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB
1. Komunikazioa
Pertsona edo animalia bati nahiz gehiagori zerbait aditzera emateko edo haiengan eragiteko egiten den informazio-igorpena da, edozein motatakoa.
Hizkuntza
Solaskideen arteko komunikazioa funtzio nagusitzat duen mota bereko zeinuen aniztasuna da.
Zeinua
Zeinua adierazlearen eta adieraziaren arteko lotura uztartzen duen unitate linguistikoa da. Zeinu linguistikoaren teoria Saussurek landu zuen.
Animalia-espezie asko hainbat modutara komunikatzen dira elkarren artean, aurpegiko nahiz gorputzeko keinuen eta soinuen bidez. Horrela, zenbait gauza adierazteko gai dira, hala nola maitasuna, mina, jeloskortasuna, bikotekide bila ibiltzea, etab. Komunikazio-sistema horiek ez dira, zentzu hertsian eta zehatzean esanda, hizkuntzak, nahiz eta horrela deitzen zaien. Gizakiak, ordea, komunikaziorako gaitasun naturala ere badu, mezu desberdinen kopuru mugagabea adierazteko. Gaitasun hori hizkuntza da.
Komunikazio-prozesuan parte hartzen duten elementuak
- Igorlea: Informazioa aditzera ematen duena.
- Hartzailea: Informazioa jaso eta interpretatzen duena (edo dutenak).
- Mezua: Informazioaren edukia da, zeri buruzkoa den.
- Bidea: Denboran eta espazioan zehar mezua igorlearengandik hartzailearengana iristeko baliatzen den euskarri materiala da.
- Kodea: Zeinu eta arauen multzo sistematiko eta errepikakorra, mezuak edo komunikazioa igortzeko erabilia.
Zeinuaren elementuak
- Adierazlea: Zeinutzat erabiltzen dena da. Zentzumenen bidez hauteman daitekeen objekturen bat izan behar du.
- Adierazia: Zeinuak esan nahi duena edo adierazi nahi duena da, ez zeinuak adierazten duen objektua.
- Interpretatzailea: Zeinua zeinutzat hartzen duen izakia da. Igorle guztiak dira aldi berean hartzaile, eta, beraz, interpretatzaile.
Zeinuen sailkapena
- Interpretatzailearen arabera: gizakia edo ez-gizakia.
- Gertatzen diren eremuaren arabera: naturalak edo kulturalak.
- Egituraren arabera: Zeinuak hitzezkoak edo hitzik gabekoak izan daitezke. Ahozko hizkuntzakoak ez ezik, idatzizko hizkuntzakoak eta gor-mutuen hizkuntzakoak ere hitzezkoak dira. Giza hizkuntzakoak ez diren hizkuntza guztiak hitzik gabeko hizkuntzak dira. Hitzezko hizkuntzak kulturalak dira beti.
- Zeinuaren eta adierazitakoaren arteko erlazioaren arabera:
- Arrastoak
- Irudiak
- Sinboloak
Zeinu linguistikoen zientzia
Zeinu linguistikoak aztertzen dituen zientziari semiotika deritzo.
- Sintaxia: Zeinuen arteko loturak aztertzen ditu, zer zeinu-segida dagoen ondo eratuta eta zein ez adieraziz.
- Semantika: Zeinuen eta zeinuek adierazten dutenaren arteko erlazioa aztertzen du. Hau da adierazitakoa: zeinuek erreferentzia egiten dioten horren tasun, propietate edo ezaugarri multzoa. Adierazitakoaren ezaugarri edo propietateak dituzten entitateen multzoari denotatu deritzo.
- Pragmatika: Hizkuntza bateko elementuen eta hizkuntza hori darabilten subjektuen artean (norbanakoak edo komunitate linguistikoak) zer erlazio dagoen aztertzen du.
Animalien hizkuntza
- Jaiotzetikoa eta senezkoa da.
- Naturalki sortzen da.
- Zehatza da.
- Mimikoa da.
- Ez-artikulatua da.
Giza-hizkuntza
- Ikasia.
- Abstraktua.
- Hitzezkoa.
- Artikulatua.