Komunikazioa: Igorleak Hartzaileari Mezu Bat Bidaltzea
Clasificado en Informática
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,83 KB
Komunikazioa: igorleak hartzaileari, kanal baten bitartez, biek ezagutzen duten kodea erabiliz mezu bat bidaltzea da.
Kodifikatzea: Igorleak mezu bat bidaltzea kode eta kanal batean hartzaileari.
Deskodifikatzea: Hartzaileak igorlearen mezua jasotzea kodea eta kanala jakinik.
Komunikazioa eta Lengoaia: Gizakiak, kode bat baina gehiagogaratu ditu, baina guztietatik eraginkorrena ahozko komunikazioa da (igorlea, hartzailea, kanala eta kodea).
Asmo Komunikatiboa: Igorle batek, beti izango du xederen bat aukeratu duen hartzaileari zuzentzerakoan. Xedeaz hitz egiten denean, elementu partehartzaile guztiak kontuan hartuz egiten dela eta hizkuntzaren funtzioei dagokienetan, berriz, komunikazio elementu bakar batean oinarrituz ari garela. Hemendik hizkuntzaren funtzio ezberdinak sortuko dira: Funtzio erreferentziala (komunikazioan errealitatearen informazioa ematen denean), Funtzio espresiboa (igorleak bere jarrera eta sentimenduak adierazten dituenean), Funtzio konatiboa (hartzailean influitu nahi denean), Funtzio fatikoa (komunikazio kanala eraldatu nahi denean), Funtzio metalinguistikoa (hizkuntzari buruz hitz egiten denean), Funtzio poetikoa (mezuaren formari garrantzia ematen zaionean).
Modalizazioa: Hizkuntz adierazpenetan, errealitate baten berri emateaz gain, igorlearen ukitua ere nabarmentzen da. Esaten duen hartaz zer pentsatzen duen azaleratu egiten da. Bestalde, esaten duenari begira igorleak zer jarrera hartzen duen kontuan izanda, modalizazio desberdinetako esaldiak sortuko ditu: Egiazkoa den ala ez (adierazten duenarekiko zihurtasuna), Nahimenezkoa (zerbaiten nahia adierazten duena), Zalantza (zalantza agertzen duena), Balioztapenezkoa (balioztapena egiten duena).
Adierazle Lexikoak: Aditzondoak (adberbioak), Joskerari buruzkoak, Adierazle morfologikoak.
Hizkuntz Erregistroak: Komunikazio egoera desberdinen baldintzetara egokituz egiten den hizkuntzaren erabilpen desberdin bakoitza. Bere hizkuntzaren ezagutza maila eta erabilpenean duen trebetasuna zenbat eta aberatsagoa izan orduan eta aukera zabalagoak izango ditu egoera desberdinetara egokitzeko. Hainbat mota daude: Hizkuntza Jasoa Edo Formala (txukuna zuzena eta akatsik gabekoa), Hizkuntza Kolokiala (familia eta lagun artean erabiltzekoa), Hizkuntza Estandarra (jakintza gradu berezirik eskatzen ez duen erregistroa), Hizkuntza Teknikoa (hizkuntza konkretua edo espezifikoa).
Aditz Tratamenduak: Hizkeran eragin zuzena dute hiztunaren eta entzulearen artean dagoen harremanak. Euskararen kasuan aditzaren tratamenduaren bidez harreman hori agerian geratzen da.
Testuaren Koherentzia: Koherentzia, testu bateko elementuen artean egon behar den harremana da, hainbat mota daude: Koherentzia Semantikoa (kontraesanik ez egotea).
Kohesiorako Prozedurak: Hainbat mota daude: Ordezkapenak (ordezkapen deitzen diogu testuko hitz edo hitz multzo baten ordez beste elementu linguistiko bat erabiltzeari: sinonimoak, edo, pertsona izenordainak, aditzondoak eta erakusleak) eta Esanahi Orokorragoa (zenbaitetan elementu linguistiko bat baino gehiago erabiltzen ditugu ordezkapena egiteko. Kasu honetan definizioaren antzeko zerbait egin ohi dugu).