Komunikazioa eta Lengoaia: Motak, Oztopoak eta Laguntza Sistemak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Lengoaiaren Eginkizunak

Lengoaiak betetzen dituen eginkizunen artean, hurrengo hauek azpimarra daitezke:

  • Erreferentziala: informatzeko, berri emateko.
  • Hunkitzekoa: sentimenduak adierazteko.
  • Konatiboa: besteen jarrera erregulatzeko.
  • Fatikoa: arreta mantentzeko.
  • Poetikoa: estiloa azpimarratzeko.
  • Metalinguistikoa: lengoaiari buruzko argibideak emateko.

Komunikazio Eragozpenak

Hainbat eragozpen mota bereiz ditzakegu:

Linguistikoak

Kodea ulertzen ez denean gertatzen dira; hizkuntza edota erabilitako hitzak ulertzen ez direnean. Teknikariak lengoaia erabiltzailearen edo bezeroaren adinera eta kulturara egokitu behar du.

Interferentziak

Prozesuaren ulermen zuzena eragozten eta komunikazioa blokeatzen duten eragozpenak dira. Parte-hartzaileekin zerikusia izan dezakete, edo ez. Adibidez, inguruko soinuak edo ahoskatze okerra (zerikusirik ez), edo buruko mina (zerikusia).

Psikologikoak

Mezuak beste modu batean ulertzea eragiten dute. Hauek dira aipagarrienak:

  • Estereotipoak erabiltzea eta pertsona bat bere kultura, maila soziala edota adinaren arabera sailkatzea.
  • Besteen ikuspuntuari jarraituz, pertsona batekin era batera edo bestera jokatzea.

KSA (Komunikazio Sistemak Laguntzeko)

Ahozko lengoaian zailtasunak dituzten pertsonetan informazio-trukea hobetzeko edo errazteko lan-teknika batzuk dira KSAk. Helburua zeinuak ikastea da, baita haiek zuzen erabiltzen ikastea ere.

Adibidez, zeinu-hizkuntza ikasten dugu, baina ez dugu “begirada” kontuan izaten. KSA batek bi zati izaten ditu:

  • Zeinu edo sinbolo multzoa. Zeinu-hizkuntzan, airean egindako esku-konfigurazioa, piktogramak edo marrazkiak SPCn eta Bliss-en. Beraz eskuz egindakoak edota grafikoak izan daitezke.
  • Irakasteko era zehatza. Nola irakatsi behar dugu eta nola erabili behar da.

Bliss Sistema

Komunikatzeko era bat da, piktogramak edo sinboloak erabiliz. Lau kategoriatan talde daitezke:

  • Piktografikoak: gardenak dira esanahiari dagokionez; marrazkiaren bidez, edukia berehala ondoriozta daiteke.
  • Ideografikoak: aurrekoak baino abstraktuagoak dira, eta hauen esanahia argiagoa da marrazkia eta edukia elkarrekin ikusten direnean.
  • Nazioarteko sinbolo arbitrarioak: hauen esanahia oso ezaguna da, eta ez da Bliss metodorik behar ulertzeko (batuketa, kenketa, biderketa, galdera...).
  • Bliss-en sinbolo arbitrarioak: ulertzeko, glosaren bidez itzuli behar dugu; glosa sinboloaren azalpena da, marrazkiaren azpian idatzita egoten dena. Sinbolismo handiagoa dutenez, ikasten zailenak dira erabiltzailearentzat.

Entradas relacionadas: