Komunitateko Gizarte Langintza: Definizioa, Helburuak eta Erronkak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,78 KB
Komunitateko Gizarte Langintza
Gizarte Langintzaren baitan, hiru esku-hartze mota bereizten dira: banakako eta familiako gizarte langintza, taldeko gizarte langintza, eta komunitateko gizarte langintza. Azken honek, “komunitate bateko biztanleen ongizatea lortzea helburu duen gizarte ekintza profesionala da, non biztanleen parte-hartze zuzena eta aktiboa ezinbestekoa baita komunitateari eragiten dioten arazoen analisian, kontzientziazioan eta erabakietan”. Beraz, komunitate jakinen bizi baldintzak hobetzeaz arduratzen da, horretarako, ingurune sozialaren aldaketa bermatzeko beharrezkoak diren teknikak erabiltzen dira.
Komunitateko Gizarte Langintzaren Helburuak
Komunitateko gizarte langintzak hiru helburu espezifikoak oinarritzat hartzen ditu:
- Biztanleei ongizatea lortzeko bitartekoak aurkitzen laguntzea.
- Biztanleen arteko elkarlana bultzatzea.
- Norbanako eta taldeen partaidetzaren bideak zabaltzea.
Gizarte Sarea eta Laguntza Sarea
Bi kontzeptu hauen artean nahasmen handia dagoela esan dezakegu, horregatik garrantzitsua da bereizten jakitea. Alde batetik, gizarte sarea, pertsona batek bere testuinguruarekin sortzen dituen harreman multzoari deritzo. Gainera, gizarte sarearen kontzeptuak, pertsona, esku-hartzearen erdigunean kokatzen da. Bestetik, laguntza-sarea, aldiz, laguntza funtzioa betetzen duen harremanen azpimultzoari egiten dio erreferentzia. Kasu honetan, laguntza sareari dagokionez, pertsonaren gizarte ingurunearekin interakzio zuzen eta positiboei jartzen die arreta. Beraz, pertsonen gizarte sarea handitzen den unean, pertsonaren laguntza sarea ere handiagoa izateko aukera dago. Hala ere, gizarte sare batean, harreman guztiak ez dute zertan laguntzazkoak edo positiboak izan behar.
Gizartea eta Komunitatea
Harremanen bi eredu hauek kontrajarriak bezala ulertzen dira. Komunitatea alde batetik, familia, tradizioak eta ohiturak oinarri dituen landa eremuko bizitza (herria) da. Sentimenduek, emozioek eta kontzientziak mugiarazten dituzte harremanak oro har. Hala ere, kontrol funtzioa, komunitateak bera eta baita elizak betetzen dute, erlijioaren garrantzia azalaraziz. Beste aldetik, gizartea, paktua, legislazioa eta lehiakortasuna oinarri dituen hiri bizitzari egiten dio erreferentzia, beraz, bizitza kosmopolita da, zeinetan iritzi publikoak garrantzia handia du. Kasu honetan, norbanakoaren helburu eta interes arrazionalek mugiarazten dituzte harremanak. Hemen, kontrola gizarteak bera eta Estatuak betetzen dute.
Gizarte Langintzaren Printzipioak (GL)
- Komunitateek beren beharrei erantzuteko adina baliabide dute.
- Pertsonek haien egoera aldatu nahi eta ahal dute, eta aldaketa hori ezberdina izango da barnekoa denean edo kanpotik ezarria denean.
- Komunitaterako hurbiltze globalak inpaktu handiagoa du hurbilketa partzialek baino.
- Demokraziak nahitaezko du herritarren parte-hartzea komunitatearen auzietan.
- Komunitateek askotan arazoei aurre egiteko laguntza behar izaten dute, batez ere antolakuntza-mailan.
Komunitateko Gizarte Langintzaren Egungo Erronkak (KGL)
Erronka Orokorrak: Neoliberalismoaren Arriskuak
- Komunitate lana aldarrikatu ongizate-estatuaren desagerpena osotzeko (helburu utilitarista).
- Sortarazten dituen ondorio kaltegarrien aurrean, muturreko indibidualismoa sustatzen jarraitzen du.
Erronka Zehatzak
- Gizarte Zerbitzuen antolaketak ez du KGL errazten (aldea diskurtsoaren eta praktikaren artean).
- Bulegoko logika profesionala eta baliabideen kudeaketa.
- Gero eta ekintza indibidualizatuagoa (eskaeren gorakada, baliabideen murrizketa, burokratizazioa…).
- Gizarte Zerbitzuen pribatizazio prozesua.
Birkontzeptualizazioak KGLn
- Esku-hartze oso kontestualizatuak edo kokatuak egitearen garrantzia.
- Komunitateen kontzientzia hartze prozesuei fundamentazio teoriko kritikoa eskaini.
- Praktika eta metodologia berriak sortzeko beharra erakustea.
- Gizarte mugimenduekin lotura gehiago izatea.
Parte-Hartze Demokratikoaren Zailtasunak
- Egoera pertsonal edota kolektibo ezegonkorrak.
- Parte-hartzeko informazio eta formazio gabezia.
- Egoeraren azterketak egiteko eta erabakiak hartzeko gaitasun falta.
- Partehartzaileak diren prozesuen geldotasuna.
- Desadostasunak parte-hartzearen esanahiari dagokionez.
- Parte-hartzeko baliabide eta aukera eza.
- Parte-harzea sustatu beharko luketeen eragileen koordinazio edota borondate falta.
- Administrazio publikoek gizarte eragileekin boterea partekatu nahi ez izatea.
- Gizarte eragileen mesfidantza eta beldurra administrazioarekiko mendekotasunari.
1