Konbentzio Gerra eta Espainia-Frantzia Aliantza (1793-1807)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB

Konbentzio Gerra (1793-1795)

1793an Luis XVI.a hil zutenean, Karlos IV.ak Frantziari gerra deklaratu behar izan zion, Britainia Handiarekin eta Portugalekin bat eginik. Azkenik, Frantziak eta Espainiak Basileako Bake Hitzarmena sinatu zuten 1795ean; Frantziak uko egin zion Espainian konkistatutako lurralde euskaldunen eta katalanen gaineko nagusitasunari eta, trukean, Espainiak Santo Domingo uhartea eman behar izan zion, baita koloniekiko merkataritzan abantailak ere.

Frantziarekiko Aliantza eta Napoleonen Aroa

Frantzia eta Espainia bat zetozen Britainia Handiarekiko etsaigoan; britainiarrek Amerikako itsasbideak eteten zituzten eta kalte egiten zieten espainiarren eta frantsesen merkataritza-interesei. Godoyk eta Karlos IV.ak Frantziaren eta Espainiaren arteko aliantza gauzatu nahi zuten; horretarako, San Ildefonso Ituna sinatu zuten.

Trafalgarko Gudua eta ondorioak

Napoleon agintera iritsi zen eta indarrean jarraitu zuen Espainiak eta Frantziak Britainia Handiaren kontra zuten aliantzak. Karlos IV.ak Napoleonen zabaltze-politikari amore eman zion. Frantzia-Espainia aliantzaren itsas armadak galera handia izan zuen 1805ean Trafalgarko Guduan; honek Espainiaren itsas indarra ezerezean utzi zuen eta kolonia hispaniarrekiko merkataritza-krisia areagotu zuen.

Fontainebleauko Ituna

Britainia Handia zen itsasoan nagusi, eta Napoleonek blokeo kontinentala ezarri zion. Gainera, Napoleonek Portugal konkistatzeko laguntza eskatu zion Godoyri. Hau 1807an burutu zen, Fontainebleauko Itunaren bidez.

Krisiaren larritzea

Karlos IV.aren erregealdian, kolonietako gerrek eta merkataritzaren blokeoek Espainiaren ekonomia kaskarra suntsitu eta izugarri handitu zuten errege-ogasunaren zorra.

Godoyren politika eta gizarte-egoera

Lehen ministro Godoyk, despotismo ilustratuaren bideari jarraituz, politika erreformista jarri zuen abian, herrialdea sendotzeko asmoz. Baina erreforma haiek ez zituzten konpondu herrialdearen egiturazko arazo larriak. Godoyren eta Karlos IV.aren beraren kontrako jarrera nagusitzen ari zen, bai erreformen ondorioz, bai herritarren artean frantsesen kontrako sentimendua zabaltzen ari zelako. Ilustrazioaren inguruko intelektual talde batzuen jarrera erradikalizatzen ari zen, absolutismoa eta erregimen estamentala indargabetzea aldarrikatuz.

Entradas relacionadas: