Konformazio-prozesuak: ijezketa, trefilaketa, estanpazioa, estrusioa, enbutizioa eta zizailaketa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB
Konformazio-prozesuak
Ijezketa
Printzipioa: Materiala laminazio-zilindro izeneko bi arrabolen artean igarotzen da. Behin betiko forma pausu batzuk eman ondoren lortzen da. Pausu asko ditu. Horregatik, zilindro-pareak kateatu eta laminazio-trenak sortzen dira.
Aplikazioak:
- Txapak, zumitzak lortzeko (sinpleena).
- Merkatuko solasgai ugari lortzeko (karratuak, biribilak, angeluarrak…).
Trefilaketa
Printzipioa: Materiala itxuragabetu egiten da gero eta estuago den zulo batetik igarotzean. Ilara izena ematen zaio. Esfortzua itxuragabeturiko materiala erakartzean egiten da.
Baliabideak:
- Euskarri batzuk ilaretarako.
- Bobinatzeko makina batzuk.
Aplikazioak: Hariak lortzeko. Alakaire eta biribilak.
Estanpazioa
Printzipioa: Formak kolpeka lortzean datza. Estanpazio-prozesuek, estanpa izeneko bi moldeen artean joz ematen diote forma materialari.
Baliabideak:
- Prentsa bat.
- Estanpa bat.
Aplikazioak:
- Tamaina txikietatik handietara eta pieza unitarioetatik serieetara.
- Piezen ezaugarri mekaniko onak: erremintak eta automobiletako piezak.
- Kostu handia.
Estrusioa
Printzipioa: Masa plastiko bat presionatu eta edukiontzi batetik irtenarazten da, forma zehatza duen zulo baten bidez. Soslaiak zuloaren forma bera izanen du.
Baliabideak:
- Prentsa bereziak.
- Presioa itxuragabetu nahi den masara helarazteko sistemak.
- Irteteko haizebideak.
Aplikazioak: Soslai bereziak.
Enbutizioa
Printzipioa: Puntzoiak sakatu egiten du txapa matrizetik, eta itxuragabetu egiten du. Prozesuan zehar, zapaltzaileak eutsi egiten dio txapari, zimurdurarik ez egoteko.
Baliabideak:
- Prentsa.
- Pieza bakoitzerako matrizea, puntzoia eta zapaltzailea.
Aplikazioak:
- Edari-poteak.
- Munizio-zorroak.
- Automobilen karrozeria.
Zizailaketa
Printzipioa: Artaziena. Kontrako bi indar aplikatuz gero, oso hurbil dauden material-plano bitan, hala beste haren gainean irristatu, banandu egin dira.
Bideak: Zizaila-makina arrunta da, hortz finko bat dauka eta bestea mugikorra. Ebaki nahi den txapa hortz finkoan euskarri eusten da zapaltzailearekin. Hortzak angelu txikia dauka ahoan, eta ebaketa apurka-apurka egiten da.
Aplikazioak: Ebaketa zuzenak egiten dira lodiera mehe eta ertaineko txapetan. Ebaketa azkarrak eta merkeak dira.