Kongoko Gatazka: Baliabideak eta Aktoreak
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,16 KB
Gatazkaren Jatorria eta Ondorioak
Kongoko gatazkaren iturria herrialde honek dituen aberastasun naturalen ugaritasuna da. Aberastasun honek, ordea, ez du saihesten munduko herrialderik azpigaratuenetako bat izatea, non urtero-urtero hainbat eta hainbat hildako dauden, besteak beste, desnutrizioaren ondorioz. Koltana da baliabide natural hauetako bat, zeinek paper garrantzitsua izan duen gatazka politiko, ekonomiko, estrategiko eta sozialean. Era berean, Kongo Tantalita eta Estainu mineralen biltzailerik nagusienetako bat ere bada munduan. Mineral hauek lehenengo munduko enpresa teknologikoetan funtsezkoak dira, enpresa hauek izanik herrialdean bizi den gatazka politikoaren parte garrantzitsu, Mobutu Seseren erregimen diktatorialetik egungo egoera ezegonkorrera.
Azken urteetan egon diren bi gerren ondorioz, Kongoko ekonomiak behera egin du. Barne jarduera ekonomikoa murriztu egin da, oinarrizko arazoak areagotuz, esaterako, esparru legalaren desegonkortasuna, ustelkeria politiko handia, inflazioa eta politika ekonomiko eta finantza-eragiketen garapen eza.
Anarkiak agintzeaz gain, pobreziak, goseteak eta korrupzioak paper garrantzitsua jokatzen dute eskualdeko politikan. Horri gainera auzoko herrialdeetako barne gatazkak gehitu behar zaizkio, eskualdeko desorekak areagotuz (Uganda).
NBE arazo honen barruan sartuta dago, Kongoko herria zaintzeko daude han, baina, NBEan botere gehien duten herrialdeetako enpresek eskualdean interesak dituztenez, NBEk ezer gutxi egiten du.
Kongoko Errepublika Demokratikoaren gatazka aztertu ostean, argi dago ez dela gatazka etniko bat soilik izan; hainbat faktore gehiagok parte hartu dute (sozialak, ekonomikoak, estrategikoak, politikoak, etab.). Azken hilabeteetan, negoziazio batzuk aurreratu egin dira bukaera pozgarri baten bila, edonola ere, NBEk modu eraginkor batean parte hartzen ez duen bitartean, su etenaren zilegitasuna egiaztatuz, zaila izango da ezer aldatzea.
Gatazkaren Aktore Nagusiak
Kongoko Bigarren Gerraren ostean, teorian Kongoko Errepublika Demokratikoa bakean dagoen herrialdea bada ere, indarkeriak dirau. Urtero-urtero milaka pertsona hil eta bortxatzen dira herrialde Afrikar horretan, non aktore ugarik parte hartzen duten "bakean" dagoen herrialde bateko gatazkaren iraupena luzatuz.
Kongoko Errepublika Demokratikoko Gobernua
Alde batetik, Kongoko Errepublika Demokratikoa bera dago. Bizi izandako bi guden ostean indar gutxiko gobernua, bere lurraldearen barnean gertatzen dena kontrolatzeko indar nahikorik ez duena.
NBE eta MONUSCO Misioa
Gertatutakoa gertatuta, NBEk ere parte hartzen du prozesuan. Gerra bukatu zenetik, eta gobernu autoktonoaren gaitasun ezaren aurrean, herrialdearen egonkortzerako misioa jarri zuen abian, MONUSCO, zeinek helburu ugari dituen, esaterako: hauteskunde prozesuen ikuskapena, laguntza humanitarioa, giza eskubideak betetzen direla gainbegiratzea, etab. NBEren misio hau, ordea, zalantzan jarri da lortu dituen emaitza eskasengatik.
Auzoko Herrialdeak eta Talde Armatuak
Bestetik, Kongoko Errepublika Demokratikoari eta NBEri aurka egiten diotenak, ekialdean mugakide dituen herrialdeek (Burundi, Ruanda eta Uganda) babestutako talde militarrak daude. Kongoko Bigarren Gerraren ostean herrialdea utzi ez zuten soldaduek osatuak. Hauek herrialdearen ekialdean dauden meategiak ustiatzen dituzte, eskuratutako lehengaiak beren herrialdeetara eramaten dituzte, non gobernuek munduko multinazional ezberdinekin akordioak eginak dituzten lehengai horien truke.
Multinazionalak
Kongoko gatazka honetan parte hartzen duten enpresen artean daude, besteak beste:
- Alcatel
- Compaq
- Dell
- HP
- IBM
- Motorola
- Nokia
- Siemens
Txina
Multinazionalek eta inguruko herrialdeez gain, beste zenbait herrialdek ere hartzen dute parte Kongoko gatazkan. Txina, esaterako, berebiziko garrantzia duen herrialdea da, zeinak kooperazio akordioa duen Kongoko gobernuarekin. Txinako enpresek Kongoko meategiak ustiatu ditzakete, eta, trukean, herrialdearen garapenerako azpiegiturak eraikitzen ditu Beijingek.