Konpetentziak eta oinarrizko gaitasunak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Kurrikuluma / Helburua

Kurrikuluma / Helburua - Oinarrizko Hezkuntzaren kurrikulu berriaren marko orokorrera hurbiltzea. - Natur zientzien kurrikuluma aztertu.

Zer da konpetentzia?

Zer da konpetentzia?

DeSeCo Txostena eta Europako Legebiltzarra (Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa) arabera: "Konpetentziak testuinguruari egokitutako ezagutza, gaitasun eta jarreren konbinazio bat dira. Gaitasun giltzarri dira pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko."

Egiten jakitea da: aplikatzen den jakintza bat.

Zeintzuk ezaugarriak ditu?

  • Konplexutasuna: ezagutza-sarea, ziurgabetasuna, larritasuna…
  • Funtzionaltasuna eta ezagutzaren transferentzia: gizarte mailan esanguratsuak diren baldintzak, errealak, aurretik ezagunak ez diren testuinguruetara egokitzea.
  • Autonomia, ikasteko eta modu eraginkorrean ekiteko gaitasuna: ekimena, dinamismoa, pentsamendu kritikoa, erregulazioa…

Oinarrizko gaitasunak

Oinarrizko gaitasunak - Oinarrizko Hezkuntza bukatutakoan, ikasleek lortu behar dituzten konpetentziak dira.

  • Banako guztiek gizarteko kide aktibo gisa bizi ona izateko behar dituzten oinarrizko ezagutza, trebetzia eta jarrerak.
  • Erreferenteak dira: irakasgaietako helburuak, ezagutzak, prozedurak, trebetasunak, balioak eta jarrerak.
  • Eta ebaluazio-irizpideak osatzeko dira.

Iturria: Europar Batasunak ezarritako irizpideak.

Konpetentziak

Konpetentziak - Dekretuak konpetentzietan oinarritutako hezkuntza planteatzen du. Konpetentzia berberak proposatzen ditu Oinarrizko Hezkuntza osorako (LH eta DBH).

Hezkuntza-konpetentzia orokorrak

  1. Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea.
  2. Pentsamendu kritikoa garatzea.
  3. Bi hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntza bat hitz egiten ikastea.
  4. Elkarrekin bizitzen ikastea.
  5. Persona gisa garatzen ikastea.
  6. Egiten eta ekiten ikastea.

Oinarrizko konpetentziak

  1. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
  2. Ikasten ikasteko gaitasuna.
  3. Matematikarako gaitasuna.
  4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
  5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
  6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
  7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
  8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Entradas relacionadas: