Konposatu ionikoak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,37 KB
Globo aerostatikoa puztu gabe dagoenean aire hotzarekin betetzen da, eta aire hori propanoarekin berotu egiten da. Bertan aldaketa kimiko bat gertatzen da; izan ere, materiaren izaera aldatu egiten da. Hasierako substantzia konposatuen zein bakunen lotura kimikoak apurtu eta beste substantzia kimiko batzuk sortzen dira, substantzia konposatu berriak sortuz. Propanoa+O2--->Co2+H2O
Airea berotzean molekulen energia zinetikoa handiagoa da eta beraz masa kantitate berdinak bolumen handiagoan okupatzen dute. Honek esan nahi du, globoaren barruko dentsitatea txikiagoa dela kanpokoa baino. Dentsitate txikiagoko gasak arinagoak dira eta horrek globo aerostatikoa igotzea ahalbideratzen du. Bertan aldaketa fisiko bat gertatu da, tenperaturaren ondorioz globo barneo molekulen energia zinetiko handitu egin baita eta honen ondorioz globoa dilatatu egin baita.
Horrez gain, presioak ere zerikusia dauka globo aerostatikoa igotzerako orduan. Globoa airez betetzean, globo barruko presioa, atmosferako presioa baino baxuagoa da, Boyleren legeak dioen bezala, bolumena handitzerakoan presioa txikitu egiten da. Presio atmosferikoa geroz eta altuago egon baxuagoa denez, globoak igotzen jarraituko du, presio atmosferikoa eta globoroan barruko presioa parekatu arte.