Kontabilitatea eta Finantzazioa Enpresetan
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB
Kontabilitatea
Kontabilitatea deritzo enpresa baten eragiketa ekonomiko guztiak erregistratu eta emaitzen interpretazioa egiteko zientziari. Kontabilitatea elementu hauentzat ematen da: zuzendariarentzat, jabe edo akziodunentzat, langileentzat, hartzekodunentzat eta ogasunarentzat.
Kontabilitatearen Araudiak
Kontabilitatearen araudiak honako hauek dira: Merkataritza Kodea, Kontabilitate Plan Orokorra eta Kapital Sozietateen Legea.
Kontabilitate Plan Orokorra legezko testu bat da, enpresen kontabilitatearekin lotutako alderdiak arautzen dituena, eta enpresa handi, ertain eta txikiek erabili behar dute.
Ondare Multzoak
Ondare multzoak hiru multzotan bereizten dira:
- Aktiboa: Enpresaren jabetzako ondasunak eta eskubideak dira.
- Pasiboa: Ordaintzeko zorrak dira.
- Ondare Garbia: Enpresak sortu eta banatu ez diren mozkinak dira.
Bi motatako egitura daude:
- Ekonomikoa: Enpresaren inbertsioak.
- Finantzarioa: Enpresaren betebeharrak eta zorrak.
Urteko Kontuak
Urteko kontuak enpresaren urteko nondik norakoak ematen dituzten egoera orriak dira.
- Balantzea: Enpresa batek une jakin batean duen ondare egoera erakusten duen dokumentua.
- Galdu-irabazien kontua: Ekitaldiko emaitza adierazten duen kontabilitate-dokumentua.
- Ondare garbiaren aldaketen egoera orria: Enpresaren ondare garbian eta ondare horren aurreko ekitaldi ekonomikoarekiko izandako aldaketen berri ematen duen kontabilitate dokumentua.
- Eskudiru fluxuen egoera orria: ETE-ek borondatez egiteko dokumentua da; altxortegi mugimenduei buruzko informazioa ematen du.
- Memoria: Balantzean, galdu-irabazien kontuan jasotako informazioa azaltzen du.
Urteko Kontuen Baldintzak
- Enpresak irudi fidela eman behar du.
- 12 hilean behin egin behar dira.
- Enpresaburuak edo administratzaileek egin behar dituzte.
- Enpresaren parte diren denek sinatu behar dute.
- Eurotan adierazi behar dira.
- Merkataritza Erregistroan aurkeztu behar dira.
Kontabilitate Liburuak
- Liburu egunkaria: Derrigorrezkoa da. Enpresak egindako eragiketa ekonomiko guztiak erregistratzen dira, ordena kronologikoan eta partida biko sistemari jarraiki.
- Inbentarioen eta urteko kontuen liburua: Derrigorrezkoa da. Liburuaren hasieran enpresaren balantze egoera dago eta amaieran urteko kontuak. Gutxienez hiru hilean behin egin behar dira eta sinatuak izan behar dira.
- Liburu nagusia: Hautazkoa da, baina erabilgarria. Kontu bakoitzak dagozkion datuetan izandako mugimendu guztiak jasotzen dira.
Finantzazioa
Finantzazioa enpresak bere jarduera egin ahal izateko behar dituen baliabide ekonomikoak lortzeko egiten dituen eragiketa multzoa da.
Baliabideen Jatorriaren Arabera
- Barne finantzazioa: Enpresak berak sortzen baditu baliabideak.
- Kanpo finantzazioa: Enpresatik kanpo badira baliabideak, bai bazkide bai pertsonek jarritakoak.
Baliabideen Titulartasunaren Arabera
- Finantzazio propioa: Baliabideak enpresaren jabetzakoak badira eta itzultzeko betebeharrik ez badago.
- Besteren finantzazioa: Baliabideak beste norbaitenak badira, enpresan denbora-epe jakin batean irauten badute eta adostutako epean itzuli behar badira.
Kanpo Finantzazioa
- Merkataritza kredituak: Hornitzaileek ordainketarako onartutako gerorapenak dira. Enpresak automatikoki eskuratzen duen finantzazioa da eta 90 eguneko epea izaten du ordaintzeko.
- Banku kredituak: Kreditu-eragiketan bankuak baliabide jakin batzuk jartzen ditu bezeroaren eskura, zehaztutako epe jakin baterako. Erabili diren zenbatekoengatik bakarrik ordaintzen zaizkio interesak bankuari, eta erabili ez denaren gainean komisio bat ordaindu behar da.
- Elkarren bermerako sozietateak: Merkataritza-sozietateak dira eta ETE-ei finantzazioa errazago eta baldintza hobeetan eskuratzen laguntzen diete.
- Zorpetzea: Kontuan dagoen dirua baino gehiago erabiltzea.
- Efektuen deskontua: Funtsen ordainketa aurreratua da.
- Merkataritza deskontua: Deskontatzen diren efektuak enpresa onuradunen ohiko merkataritza jardunean sortuak dira.
- Deskontu finantzarioa: Deskontuko efektuak ez dira hornitzailearen ohiko merkataritza-trafikoan sortutakoak, espreski sortutakoak baizik.
- Factoring: Enpresa batek beste enpresa bat kontratatzea fakturak ordaintzeko.
- Confirming: Bankua kontratatzea fakturak ordaintzeko.
- Leasing: Ondasunak errentan hartzea eta epe bukaeran erosteko aukera izatea.
- Renting: Ondasunak alokatzea.
- Jasapenen jaulkipena: Enpresak behar dituen baliabide finantzarioen bolumena handia denean, guztizko zenbatekoaren balioa txikitu eta zatikatzea erabaki dezake beste erakundeei eskaintzeko.