Kontainerren Biltegiratzea Portuetan: Ekipoak eta Kudeaketa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB
Kontainerren biltegiratzea
Kontainerrak edo edukiontziak manipulatzeko bitartekoak
Biltegiratzeko ekipo nagusiak hauek dira:
- Garabi portikoa (Gantry Crane)
- Dimentsio handiko bi portiko autopropultsatuz osatuta dago, gurpilen gainean doazenak. Portiko hauek bi habez elkartuta daude, eta hauetatik lau mugimendu mota dituen garabi-zubi bat igarotzen da: aurrera/atzera eta ezkerrera/eskuinera. 20-40 oin bitarteko kontainerrak manipula ditzake. Zabaleran 2-5 kontainerreko eta altueran 2-3 kontainerreko blokeak sor ditzake.
- Garabi kamioia (Straddle Carrier)
- Altuera handiko armazoiez osatuta dago. 6 edo 8 hanka eta gurpil pneumatiko ditu. 20-40 oineko kontainerrak manipulatzen ditu. 3 eta 4 altuerako kontainer-ilara luzeak osa ditzake.
- Eskorga jasotzaile frontala (Reach Stacker)
- Biltegietan karga eta deskarga egiten duten eskorgen antzeko konfigurazioa du, baina hau oso handia da. 20 eta 40 oin arteko edukiontziak manipulatzen ditu. Beteta daudenean 3 edo 4 edukiontziko pilak har ditzake altueran, eta hutsik daudenean 5 edo 6koak.
- Kontainerrak pilatzeko garabia (Stacking Crane)
- Bere egitura garabi mugikor batena da. Bi mugimendu sinkronizatu ditu: luzapen teleskopikoa eta inklinazioa. Lehenengo ilaran 4 edo 5 altueraraino iristen da, bigarren ilaran 3 edo 4 altueraraino, eta hirugarren ilaran 1, 2 edo 3 altueraraino.
Kontainerren jatorria eta helmuga
Inportazioko kontainerrak
Eskuragarritasun oneko guneetan egon behar dute kokatuta. Egiten diren eragiketak honakoak dira:
- Itsasontzitik deskargatzea.
- Biltegiratze-gunera eramatea.
- Bertan uztea.
- Ondoren kamioietan kargatzea, espediziorako.
Esportazioko kontainerrak
Kontainer mota hauekin blokeak osatzen dira, helmugako ontziaren edo helmuga desberdinen arabera. Egiten diren eragiketak hauek dira:
- Kamioitik deskargatzea.
- Biltegira lekualdatzea eta instalatzea.
- Bidalketa-gunera lekualdatzea.
- Ontzira kargatzea.
Transituko kontainerrak
Helmuga aldez aurretik ezaguna denez, ez dira denbora luzez portuan egoten eta eskuragarritasun oneko lekuetan kokatzen dira. Lau fase bereiz daitezke: karga, deskarga, biltegiratzea eta bidalketa.
Gordailuko kontainerrak
Terminaleetan dauden edukiontzi hutsak dira, kargatuak izateko zain daudenak.
Edukiontzi edo kontainer depot-ak
Salgaien garraioan aritzen diren portu eta tren-geltokien inguruetan kokatutako biltegiak dira. Normalean hutsik dauden edukiontziak gordetzen dituzte, kamioiz iritsi eta aterako direnak. Erabiltzen den bitarteko nagusia eskorga jasotzaile frontala da. Biltegiratzea, normalean, enpresaren edo helmugaren arabera antolatzen da. Pilak 4-5 altueraraino irits daitezke.