Kontaketa-teknikak: Testu Narratiboen Elementuak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

Testu narratiboetan, ekintzak kontatzeko egitura narratiboaz gain, pertsonaien eta tokien deskribapena eta pertsonaien arteko elkarrizketa tartekatzen dira.

1. Ekintza

Narrazioaren nondik norakoa da. Narrazio motzetan ekintza bakarra eta nagusia dago. Luzeetan, ekintza nagusiaren inguruan bigarren mailako hainbat agertzen dira. Ekintza multzoak argumentua osatzen du.

2. Gaia

Narrazioko ekintzen azpian autoreak daukan mezua.

3. Ikuspuntua

Narratzaileak nola kontatzen duen istorioa (idazlea ez da narratzailea):

  • 3. pertsonakoa, istoriotik kanpo: Orojakilea da (pertsonaien sentimenduak, jokaeren zergatiak, deskribapenak, etab. ezagutzen ditu).
  • 3. pertsonakoa, kamera baten ikuspegitik: Ekintza soilak kontatzen dira, intentzio eta gurari barik.
  • 1. pertsonakoa: Narratzailea pertsonaietako bat da (barne-bakarrizketetan eta autobiografietan, batik bat).
  • 2. pertsonakoa: Beste norbait pertsonaia horri ari zaiolako sentsazioa emateko erabil daiteke.

4. Lekua

Gertakariak non kokatzen diren: barnekoa/kanpokoa, errealista/fantastikoa, etab.

5. Denbora

Igorleak testua gure errealitatean kokatzen du. Narrazioaren barnean, ordea:

  • Fikzioaren denbora: Fikziozko noiztik noiz arte.
  • Narrazioaren denbora: Narratzaileak noiz narratzen duen (iragana/orainaldia/etorkizuna).

Kontaketa motak:

  • a) Kontaketa lineala: Hasiera / ekintzak / bukaera.
  • b) Saltoka: Polizia-eleberrietan erabiltzen da.
  • c) 'In media res': Oraina, lehena, geroa.
  • d) Atzekoz aurrera: Geroa, oraina, lehena.

6. Erritmoa

Fikzio-denbora laburra bada, deskripzio asko eta elkarrizketa ugari daudenean, erritmoa moteltzen da. Fikzioaren denbora zabala bada, gertaerak era trinkoz kontatzen dira.

7. Pertsonaiak

Guztiek ez dute garrantzi bera:

  • Protagonista(k): Narrazioko gertakizun nagusiak haren inguruan garatzen dira.
  • Antagonista(k): Protagonistaren helburu eta asmoei aurka egiten diete.
  • Bigarren mailakoak: Laguntzaileak dira, protagonistaren edo antagonistaren alde jartzen direnak.

8. Polifonia

Ahots askoren konbinazioa da.

9. Diskurtso motak

Hiru modu nagusi daude:

  • Estilo zuzena: Narratzaileak pertsonaiaren hitzak zuzen-zuzenean jasotzen ditu (gidoia eta komatxoak erabiliz).
  • Zehar estiloa: Pertsonaien esandakoa zeharka kontatzen du narratzaileak (3. pertsonan eta denbora-lotura zehatz eta txertatuarekin).
  • Zehar-estilo librea: Norbaitek esandakoa zehar-estiloan bezala adierazten da, baina aditz nagusirik, mendeko perpausen loturarik (mendelagailurik), komatxorik eta gidoirik gabe.

10. Sinesgarritasuna

Narrazio literarioa sinesgarria izan behar da, baina ez gure errealitatearen modu berean. Horretarako, istorioaren lekua, garaia, pertsonaiak eta abar kontuz neurtu behar dira.

Entradas relacionadas: