Kontratu Sozialaren Teoriak: Hobbes, Locke, Rousseau, Rawls

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Kontratu Sozialaren Teoriak

1.2.1. Thomas Hobbes (1588-1679): Menpekotasun Hitzarmena

  • Ikuspegi ezkorra gizakiaz (gizakia bortitza eta berekoia)
  • 1651: "Leviatan" (gizabanakoek hainbat eskubideri uko egin behar diete beraien gainetik dagoen gobernu erakundeari boterea emateko. Erakunde hau Leviatan handia deritzo, eta gizabanakoen segurtasuna ematea du helburu). Estatuak botere guztia izan behar du (absolutoa). Gero eta botere gehiago, orduan eta hobeto beteko du bere zeregina.

1.2.2. John Locke (1632-1704): Hitzarmen Liberala

  • Britaniar filosofo enpirista (esperientzian oinarritzen da ezagutza)
  • Gizaki oro, jatorriz askeak eta burujabeak dira, jatorrizko eskubideekin (bizitza, askatasuna eta jabetza pribatua).
  • Hobbes ez bezala, Lockek dio gizabanakoak elkar errespetatzen direla.
  • Estatua guztion askatasuna eta eskubideak koordinatzeko sinatu den itun baten ondorioa da. Gizakiok ez dute eskubideei uko egin behar estatuari boterea emateko (Hobbes). Legeak egin behar dira bizikidetza hobetzeko eta gobernarien eta gobernatuen arteko harremanak mantentzeko.
  • Botere banaketa (boterea ez da bakar baten esku utzi behar)

1.2.3. Jean Jacques Rousseau (1712-1778): Hitzarmen Soziala

  • Gizakia hasieran ona zen (basati ona), errukia eta laguntasuna sentitzen zuen, baina gizarte batean sartzean, gizakia okertu egiten da, jabetza pribatua dela eta.
  • Antolamendu politiko egokiena: gizabanakoen askatasuna, berdintasuna eta botere politikoak batu. (Estatua herritarrek sortua, agintea botoen menpe egonik eta honen helburua taldearentzat onena zer den bilatzea da.)
  • Demokrazia modernoaren oinarriak eratu zituen (borondate orokorra, guztien ongia eta herriaren subiranotasuna kontzeptuekin).

1.2.4. John Rawls (1921-2002): Hitzarmen Berria

  • Justiziaren teoria (1971): Rousseau/Kant-en teoriei jarraituz, justizia printzipio batzuk bilatzen ditu gizarte on bat eratzeko. Gizartearen eta justiziaren arteko loturak finkatu nahi ditu.
  • Gizarte hipotetikoa: Gizaki guztiak berdinak.
  • Justiziaren oinarriak ezarri: 1. askatasun-berdintasun printzipioa (askatasun sistema bat garatu). 2. Desberdintasun printzipioa (gizartean okerren bizi direnak lagundu eta ez lausotu). 3. Aukera berdinen printzipioa (aukerak/ondasunak denontzat eskuragarriak)
  • Gizakiek 2 printzipiotan ados: 1. Eskubide eta askatasuna partekatuta egon behar dira. 2. Gizartean dauden ezberdintasunak berrikusi eta orekatu (denak berdin)

Entradas relacionadas: