Kontratuen Esleipen Prozedurak

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

1. Prozedura Irekia

157. artikuluaren arabera, prozedura irekian interesa duten enpresa guztiek aurkez ditzakete proposamenak. Baldintzak erabat ezarriak eta itxiak dira, eta ezin dira negoziatu lizitatzaileekin. Kopuru zehatz bat gainditzen duten kontratuen deialdiak DOUEan (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala) ere argitaratu beharko dira.

  • Interesa duten enpresaburu guztiek aurkez ditzakete proposamenak, eta ezingo dira negoziatu kontratuaren baldintzak lizitatzaileekin.
  • Deialdia aldizkari ofizialetan eta kontratatzailearen profilean argitaratu behar da. Zenbait kasutan, DOUEan ere bai (Arau harmonizatupeko kontratuetan).

2. Prozedura Murriztua (Mugatua)

Prozedura murriztuan, kontratazio organoak hautatutako enpresaburuek (gutxienez 5) baino ezin izango dituzte proposamenak aurkeztu. Nolanahi ere, enpresaburuek eskaera egin behar dute lehenik, eta kontratazio-organoak haien kaudimenaren edo solbentziaren arabera hautatuko ditu. Ez soilik solbentzia ekonomikoa, baita solbentzia teknikoa ere kontuan hartzen da. Prozedura honetan ere ezin dira baldintzak negoziatu; erabat itxiak daude.

  • Kontratazio organoak hautatutako enpresaburuek (gutxienez 5) baino ezin izango dituzte proposamenak aurkeztu. Nolanahi ere, enpresaburuek eskaera egin behar dute lehenik, eta kontratazio-organoak haien kaudimenaren arabera hautatuko ditu.
  • Debekaturik dago eskatzaileekin edo hautagaiekin kontratuaren baldintzak negoziatzea.

3. Prozedura Negoziatua

Prozedura negoziatuan, enpresa edo pertsona jakin batzuei deitzen zaie, beren solbentziari erreparatuz. Horrela, adierazten zaie zenbait baldintza negoziatu egiten direla. Negoziazioa hautatutako horiekin egiten da. Behin baldintzak zehazten direnean, ikusten da zeinek egiten dituen baldintza onenak.

Salbuespenezkoak dira, izan ere, printzipioz, prozedura irekia edo murriztua jarraitu behar da. Enpresaburuekin kontratuaren baldintzak negoziatzea ez da zerbait normala, izan ere, normalean, baldintzak itxiak etortzen dira.

Kasu Zehatzetan Onartzen Da:

  • Prezio osoa aldez aurretik ezarri ezin denean.
  • Aldez aurretik aplikatutako prozeduretan proposamenak onartezinak direnean.
  • Eskaintzarik edo hautagairik aurkeztu ez denean.
  • Arrazoi tekniko edo artistikoengatik, edo esklusiba-eskubideak babestearekin zerikusia duten arrazoiengatik.

Bi Eratara Eman Daiteke:

  1. Lizitazioa iragarkiak argitaratu behar direnean: Europar Batasuneko arauek esango digute noiz; iragarkian zehaztutako esleipen-irizpideak azalduko dira. Edozeinek aurkez dezake bere eskaintza, eta gero Administrazioak haiekin negoziatzen du.
  2. Iragarkirik gabe: Kasu honetan, Administrazioak askatasun handiagoa du; gutxienez hiru enpresari eskatuko zaizkie eskaintzak.

Negoziazioan zehar, lizitatzaile guztiek tratu bera jasotzen dutela zaindu beharko dute kontratazio-organoek.

Administrazio Zuzenbidea II, 1. ikasgaia

Entradas relacionadas: