Kontrol Sistemak: Osagaiak eta Mota Nagusiak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

Kontrol Sistemak: Oinarrizko Osagaiak

Kontrol sistemak arazoak konpontzeko erlazionatuta dauden elementuen edo blokeen multzoa da. Hona hemen osagai nagusiak:

1. Transduktoreak

Sarrerako seinalea egokitzen dio sistemari. Bi mota nagusi daude:

  • Sentsoreak: Kontrol sistemaren funtzionamendua eta egoera zein den jakiteko neurtu behar diren balioak (tenperatura, indarra, argitasuna...) neurtzeko erabiltzen dira. Euren zeregina magnitude desberdinak zehazki neurtzea da.
  • Transmisoreak: Seinale mota bat beste seinale mota batera bihurtzen dute (argia, tenperatura… normalean seinale elektriko batera bihurtzen dira).

2. Konparadorea

Irteerako aldagai baten balioa neurtzen du (adibidez, tenperatura) eta nahi den balio batekin konparatzen du. Konparaketaren arabera, seinale bat ematen da.

3. Kontrol Osagaia

  • Erreguladorea: Konparadorearen emaitza jaso, prozesatu eta sistemari zer egin behar duen agintzen dio. Hau da, errore seinalearen arabera erabakitzen du noiz eta zenbat energia eman jarduleari.

4. Prozesu Osagaiak

  • Jardulea: Erreguladoreak bidalitako mezuaren arabera prozesuan jarduteko agindua duen gailu multzoa da (motorra, laba, hozgailua...).
  • Prozesua: Kontrolatu nahi dena.

5. Kaptadoreak (Feedback)

Sistemaren erantzuna egokitzen duten transduktoreak dira. Erantzuna berrelikaduraren bitartez berriz erabiliko da konparatzailean. Sistemaren amaieran kokatzen dira.


Hiztegia eta Sistemaren Mota Nagusiak

Begizta Irekiko Sistema

Begizta irekiko sistema batean, kontrolagailuak eragiten dio prozesuari aldez aurretik jarritako aginduaz. Irteeran dagoen seinalea ez da erabilitzen (automatikoki) kontrolean sortu daitezkeen akatsak zuzentzeko; hau da, ez dago erlaziorik sistemaren erantzunaren eta sarrerako aldagaien artean.

  • Sistemak merkeak dira.
  • Oso ondo ezagutu behar da kontrol-gai den prozesua, ondo martxan jartzeko.
  • Irteera eta sarrera ez dira konparatzen.
  • Kanpoko perturbazioen aurrean ez daki erantzuten.
  • Ez dira fidagarriak.

Begizta Itxiko Sistema (Sistema Berrelikatua)

Begizta itxiko sistema batean, irteerako seinalea sarreran jarritako erreferentzia seinalearekin konparatzen da kontrolagailuak prozesuari agindu berriak emateko. Etengabe egongo da konparaketa eta, beraz, zuzenketak prozesuan. Badago erlazioa sistemaren erantzunaren eta sarrerako aldagaien artean.

  • Sistemak garestiagoak eta konplexuagoak dira.
  • Ez da beharrezkoa kontrol-gai den prozesua oso ondo ezagutzea martxan jartzeko.
  • Irteera eta sarrera etengabe konparatzen dira. Sistema berrelikatua da.
  • Kanpoko eta barneko perturbazioen aurrean zuzenketak egiten ditu.

Begizta itxiko sistemak sarriago erabilitzen dira begizta irekiko sistemen eragozpenak ez dituztelako.

Definizio Gehigarriak

  • Sistema Berrelikatuak: Irteerako seinalearen zati bat sarrerara eramaten duten begizta itxiko kontrol sistemak dira.
  • Perturbazioa: Sistemaren funtzionamenduan nahi ez den eragina sortzen duen seinalea da.
  • Transferentzia Funtzioa: Irteerako seinalearen eta sarrerako seinalearen arteko erlazioaren bitartez lortzen da, hau da, zatiduraren bitartez: $G(s) = C(s) / R(s)$.

Entradas relacionadas: