Kontsumoa, Inbertsioa eta Ekonomia Politika: Funtsezko Faktoreak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Kontsumoa Baldintzatzen Duten Faktoreak

  • Urtean Erabilgarri Dagoen Errenta: Herrialde bateko kontsumoan gehien eragiten duen faktorea da.
  • Errenta Iraunkorra: Familia batek izango lukeen errenta, behin-behineko edo aldi baterako gertaeren eragina kenduta.
  • Bizi-zikloaren Hipotesia: Hipotesi honek dio pertsonek bizitza osoan kontsumo bera egin ahal izateko aurrezten dutela.
  • Aberastasunaren Eragina: Aberastasuna ez da asko aldatzen urte batetik bestera, eta, beraz, faktore horrek ez dakar kontsumo-aldakuntza handirik.

Inbertsioa Baldintzatzen Duten Faktoreak

  • Sarrerak: Inbertitzea interesgarria izango da sarrera handiagoak sortzen badira (gehiago salduko bada).
  • Kostuak: Errentagarritasun-tasa kostua baino handiagoa bada, merezi du zorretan sartzea inbertitzeko. Kostuetan eragiten duten Bi Faktore nagusi:
    • Interes-tasa: Maileguen interes-tasa handia bada, urriak izango dira interesak ordaintzeko adinako errentagarritasuna sortuko duten inbertsioak.
    • Zergak: Zergak gastua direnez, enpresa-etekina murrizten dute.
  • Erabilitako Ekoizpen-ahalmena: Enpresa baten ahalmena merkatuaren eskariari erantzuteko dituen ekoizpen-instalazioen araberakoa da.
  • Etorkizuneko Espektatibak: Diruarekin lotuta hartzen den erabaki orotan kontuan hartu beharreko elementu bat: konfiantza.

Ekonomia Politikaren Helburuak

  • Enplegu-hazkunde Jasangarria: Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena denboran zehar etengabe haz dadin esku hartzen du Estatuak. Helburu nagusietako bat herritarren ongizate-maila hobetzea da.
  • Enplegu Betea: Ekonomiari buruzko erabakiak arrazoibidez hartzen direnez, ez du zentzurik baliabideren bat erabili gabe uzteak; hortaz, giza baliabide oro ere erabili egin beharko litzateke.
  • Prezioen Egonkortasuna: Ondasunen eta zerbitzuen prezioak kontrolatzea funtsezkoa da kontsumitzaileek erosteko ahalmena ez galtzeko eta inflazioak eragiten duen ziurgabetasuna saihesteko.

Ekonomia Politika Motak

  • Zerga-politika: Estatuak ekonomia-jarduera areagotzeko edo murrizteko xedez abian jarritako ekintzen multzoa da.
  • Moneta-politika: Herrialdeko banku zentralak hartzen dituen neurrien multzoa da.
  • Kanpo-politika: Estatuak beste herrialde edo ekonomia batzuekiko transakzioak kontrolatzeko egiten dituen esku-hartzeen multzoa da.
  • Errenta-politika: Prezioen egonkortasuna lortzea du xede, inflazioa kontrolatzeko.

Entradas relacionadas: