Kontzeptu Geografiko eta Politiko Garrantzitsuenak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,9 KB

Kontzeptu Politiko eta Ekonomikoak

Erromako Ituna (1957)
Europako Ekonomia Erkidegoa eta EURATOM sortu zituen nazioarteko hitzarmena, gaur egungo Europar Batasunaren oinarriak ezarri zituena.
Europar Batasuna (EB)
27 estatu kidek osatzen duten nazioarteko erakunde politiko eta ekonomikoa, merkatu bakarra eta politika komun batzuk garatzeko sortua.
Estatua
Lurralde jakin batean botere politikoa eta juridikoa duen erakunde nagusia, herritarrak eta instituzioak antolatzen dituena.
Autonomia Erkidegoa
Espainiako Estatuan autonomia politikoa eta eskumen propioak dituen lurralde-unitate administratiboa.
Estatutua
Autonomia erkidego batek bere antolaketa, eskumenak eta instituzioak zehazteko duen oinarrizko legea, Espainiako Konstituzioaren barruan.
Autonomia
Lurralde, erakunde edo pertsona batek bere kabuz erabakitzeko eta kudeatzeko duen ahalmena. Espainiako testuinguruan, autonomia erkidegoek berezko eskumenak erabiltzeko ahalmena da.
Eskumenak
Botere politiko eta administratiboen banaketan, erakunde edo lurralde bati dagozkion jarduera-eremuak (adibidez, hezkuntza, osasuna, garraioak...).
Aniztasuna
Pertsona, kultura, hizkuntza eta errealitate desberdinen koexistentzia eta aberastasuna gizarte batean.
Garapen Iraunkorra
Baliabide naturalak agortu gabe eta ingurunea babestuz, gaur egungo beharrak asetzea, etorkizuneko belaunaldien beharrak arriskuan jarri gabe.
2030 Agenda
Nazio Batuen Erakundeak 2015ean onartutako ekintza-plana, mundu mailako garapen iraunkorra lortzeko; 17 helburu nagusi (Garapen Iraunkorreko Helburuak, GIH) ditu.
Europako Funtsak
Europar Batasunak estatu kideei ematen dizkien diru-laguntzak eta baliabide ekonomikoak, kohesioa, berrikuntza, azpiegiturak, ingurumen-babesa edo gizarte-garapena sustatzeko.

Kartografia eta Koordenatu Geografikoak

Proiekzio Kartografikoak

Zilindrikoa
Ekuatorean egiten du kontaktua.
Konikoa
Ertaineko latitudean egiten du kontaktua.
Azimutala
Lurraren puntu batean egiten du kontaktua.
Mercator
Formak eta norabideak gordetzen ditu, baina azalerak desitxuratzen ditu.
Peters
Azalerak gordetzen ditu, baina formak desitxuratzen ditu.

Koordenatu Geografikoak

Paraleloak
Lurraren ardatzarekiko zirkulu perpendikularrak. 0º paraleloa Ekuatorea da.
Meridianoak
Polo batetik bestera doazen lerroak. 0º meridianoa Greenwich da.
Latitudea
Lurreko edozein puntutatik Ekuatorera dagoen distantzia.
Longitudea
Lurreko edozein puntutatik Greenwichera dagoen distantzia.
Koordenatu Geografikoak
Sare geografikoan puntu baten latitudea eta longitudea. Adibidez: 48º 51´ H, 2º 21´ I.

Estatua eta Kartografia Eskalak

Estatuaren Antolamendua

Monarkia Parlamentarioa
Erregea da estatuburua, baina benetako boterea hauteskunde bidez hautatutako ordezkariak du.
Zuzenbide Estatua
Botere banaketa: legegilea, betearazlea eta judiziala.
Estatu Deszentralizatua
Udalerri, probintzia eta autonomia erkidegoetan antolatua.

Eskalak

Eskala mapako distantziaren eta errealitateko distantziaren arteko erlazioa da. Adibidez: 1:50.000 esan nahi du 1 cm eskalan 50.000 cm direla errealitatean.

Eskala Handia
Xehetasun handia, eremu txikia (adibidez, hiria). Adibidez: 1:5.000.
Eskala Txikia
Xehetasun txikia, eremu handia (adibidez, mundua). Adibidez: 1:1.000.000.
Eskala Grafikoa
Zatitutako lerro zuzena da, eta benetako distantzia adierazten du, kilometrotan edo metrotan.
Zenbakizko Eskala
Mapako eta errealitateko luzeren artean dagoen erlazioa adierazten du. 1:1.250.000 esan nahi du mapako 1 cm errealitateko 12.500 metro (edo 12,5 Km) direla.

Geografia eta Espazio Geografikoa

Geografia: Lurra eta bere fenomenoak aztertu, deskribatu eta kokatzen dituen zientzia da.

Espazio Geografikoaren Ezaugarriak

  • Kokatu egin daiteke.
  • Irudikatu egin daiteke.
  • Bereizia da, baina multzo homogeneotan antola daiteke.
  • Aldakorra da eta etengabe ari da bilakatzen.
  • Espazio geografikoa hainbat eskalatan deskribatu, aztertu, azaldu eta interpretatu daiteke.

Entradas relacionadas: