Kontzeptu Politiko eta Etikoen Definizioak

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB

Legezkotasuna:

Ekintza edo instituzio batek legeak betetzen dituen ala ez da. Gizarte-ordenaren eraikuntzan etika eta politika zein lotuta dauden zeharo argi geratzen da hau bereizten badugu.

Legitimitatea:

Ekintza edo instituzio bat justifikatuta dagoen ala ez da. Gizarte-ordenaren eraikuntzan etika eta politika zein lotuta dauden zeharo argi geratzen da hau bereizten badugu.

Deliberazio demokrazia:

Deliberazioak alde onei eta txarrei nahiz helburuei eta bitartekoei buruzko eztabaida arrazionalak dira. Deliberazioa da eginkizun demokratikoaren gakoa sistema politiko batean. Demokratikoa izango bada, deliberaziozkoa behar du izan.

Sistema demokratikoak lau alderdi bermatu behar ditu:

  • Gutxieneko justizia-maila ziurtatzea.
  • Ordezkaritza-mekanismoak hobetzea.
  • Herritarrei protagonismo handiagoa ematea.
  • Herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea.

Gizarte zibila:

Herri-ekimenek eratutako elkarte eta erakunde ugariek osatzen duten sare trinkoa.

Bi bereizgarri nagusi ditu:

  • Elkarte eta erakundeek osatzen dute.
  • Interes komun batzuen alde lankidetzan aritzeko batzen dira.

Desatxikimendua:

Demokrazia gaur egun nolako egoeran dagoen ikusita, ezaguna da badirela arazoak. Arazo nagusietako bat parte-hartze eta inplikaziorik eza da: herritarrek politikoarekiko atxikimendurik ez izatea.

Arrazoiak:

  • Frustrazioa.
  • Ordezkari politikoei ez sinestea.
  • Nahigabea.
  • Errealitatea aldatzeko boterea benetan dutenak guk hautatutakoak ez direlako irudipena.
  • Kolonialismo ekonomikoa.

Demokrazia kosmopolita:

Herritar demokratikoentzat helburu berri bat da. Bestelako demokrazia-eredu bat eskatzen du, nazio-estatuen mugak gainditzen dituena.

Horretarako gure demokraziaren muina berreskuratu behar da eta pertsona guztiok askeak eta berdinak garelako aitorpena egin. Muga bakarra giza eskubideak onartzea izan behar du, muin eta funts moral gisa.

Duintasuna:

Justiziaren ideiak pertsona guztiok duintasunean berdinak garela aitortzea dakar; gizaki garen aldetik denok maila bera eta kategoria berdin-berdina dugula onartzea.

Gizaki guztiak errespetu berberaz tratatu beharra.

Pertsonok (Kantek) duintasuna dugu, eta ez prezioa.

Zuzenbidea:

Denok duintasunean berdinak garela praktikan jartzeko politikak erabil dezakeen oinarrizko tresna.

Zuzenbideaz ari garenean, sistema juridikoaz ari gara; estatu bateko legeen multzoaz eta estatuz gaindiko erakundeetako legeez ere.

Bi eskubide mota daude:

  • Eskubide legalak: konstituzioa, lege arruntak eta erabaki judizialak dira.
  • Eskubide moralak: gizarte-hitzarmenaren aurretikoak dira, pertsona guztiok duintasunean berdinak garela ideiari jarraituz.

Giza eskubideak:

Pertsonoi pertsona izateagatik dagozkigun eskubideak dira, gizaki garelako dagozkigunak alegia. Eta gizadiak elkar hartuta helburutzat hartu duen proiekturik onena bihurtu da.

Entradas relacionadas: