Kontzeptu Teknikoak eta Ekonomikoak: Gida Azkarra
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,73 KB
Kontzeptu Teknikoak eta Ekonomikoak
A) Kontzeptu Teknikoak
- Faktorea: Produkzio prozesuan erabilitako baliabidea da, inputa. Faktoreak fisikoak edo giza baliabideak izan daitezke, baita finkoak (ibilgetzeak) edo zirkulatzaileak (elkarteko ustiapenari lotuak) ere.
- Prozesua: Faktoreak produktu bihurtzeko burutzen diren transformazio eragiketak dira.
- Produktua: Prozesu ekonomikoaren bukaera da, elkartearen funtzio eraldatzailearen helburua, outputa.
- Errendimendua: Transformazio denbora zehatz batean lortutako produktu kopurua da.
- Koste zentrua: Helburu berdina duten baliabide multzoa da. Sekzio, departamentu edo dibisioetan taldekatzen dira.
- Koste objektua: IMA (Institute of Management Accounting) erakundeak izendatutako kontzeptu zabala da. Ekoizpen eragiketa bat, iharduera produktibo bat, produktu bat, fase bat, koste zentru bat edota koste zentruen multzo bat izan daiteke.
- Efikazia: Helburuen lortze maila neurtzen du, ea optimora zein neurritan heltzen garen ekitaldi batean. Kontzeptu kualitatiboa da. Gauzak ondo egitean datza.
- Errendimendua edo efizientzia: Fabrikazio prozesu zehatz batean lortzen den produktu edo output kantitatea neurtzen du errendimendu teknikoak. Hau da, input eta outputen arteko erlazioa da, unitate fisikotan neurtuta. Produkzio prozesuaren efizientzia neurtzen du. Ea faktoreak ondo aprobetxatzen ditugun ekitaldi batean. Kontzeptu kuantitatiboa da. Efikazak eta efizienteak izan behar dugu. Lehendabizi efikazak, helburua lortuz eta gainera, efizienteak, baliabide gutxi kontsumituz.
- Ekonomizitatea: Erabilitako baliabideen kostea erlazionatzen du aurrekonturatutakoekin, baliabideen kontsumoan arrazionalitateari erreferentzia eginez. Hasteko efikazak izan behar dugu, gero efizienteak eta azkenik ekonomizistak.
B) Kontzeptu Ekonomikoak
- Kostea: Produktu, zerbitzu edo lan baten lorpenerako burututako faktoreen kontsumo arrazionalaren balioa eta neurketa da.
- Prezioa: Produktu edo zerbitzu bati emaniko moneta espresioa da, merkatuan esleitzen zaion balioaren arabera. Elkarteak beretzat burututako lanaren balioa ere izan daiteke, aukera terminotan. Prezio mota bi daudenez (koste prezioa eta salmenta prezioa), sarrera moeta bi existituko dira.
- Sarrera: Alde batetik kanpo sarrera edo merkatuko salmenta daukagu eta bestetik, aukera terminoetan kalkulatutako sarrera daukagu. Kanpo sarrerak produktuaren prezioa saldutako unitate kopuruagatik biderkatuz lortzen dira. Aukera sarrerak, barne kontsumorako diren produktu kopurua aukera terminotan lortutako prezioagatik biderkatuz lortzen dira.
- Marjina: Sarrerei kosteak kenduz geratzen dena da. Marjina moeta bi daude:
- Industri marjina = sarrerak-industri kostea.
- Merkatal marjina = industri marjina-merkatal kosteak.
- Emaitza: Elkarteak denbora zehatz batean lortutako galera edo mozkin kantitatea da. Emaitza moeta bi daude:
- Iharduerako emaitza = merkatal marjina-administrazio kosteak.
- Ekitaldiko emaitza = iharduerako emaitza-subaktibitate kostea.
Kontabilitate Analitikoko Emaitzen Kontua
Ekitaldian saldutako produktu edo prestatutako zerbitzuen sarrerak - Saldutako produktu edo prestatutako zerbitzuen Industri kostea
= Industri marjina - Merkatal kosteak (salmenta eta banaketa kosteak)
= Merkatal marjina - Administrazio kosteak
= Iharduerako Kontabilitate Analitikoaren Emaitza - Subaktibitate kostea
= Ekitaldiko Emaitza Analitikoa