Kontzientzia, Konformismoa eta Erabakitzeko Askatasuna

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

Sarrera: Kontzientziaren eta Konformismoaren Dilema

Bakoitzak bere Pepito Kilkerra dauka, bere bizitzako unerik erabakigarrienetan aholku eman diezaion. Askotan, hautaketa baten aurrean galduak eta nahasiak sentitzen gara, eta horrek bizitza zaildu diezaguke. Horren ondorioz, jende askok erabakitzen du jende multzoari jarraitzea eta bere kabuz pentsatzeko ahaleginak saihestea.

Artaldearen Indarra eta Totalitarismoa

Hannah Arendtek esan zuen Totalitarismoa bezalako basakeria bat lortu ahal izan zela jende multzo batek jarraitu ziolako. Izan ere, pertsona bakar batek ezin duen bezala herria gidatu, pertsona bakar batek ezin du elur-jausi bat gelditu.

Gaur egun hori gertatu ohi da; izan ere, oso ohikoa da aukera baten aurrean zalantzati geratzea. Baina ikusten baduzu jende guztia erabaki baten alde geratzen dela, gauza bera egitea erabakitzen duzu, erabaki hori gaizki egon daitekeen arren. Tamalez, hori senezkoa bihurtu da, nahiz eta benetan premiazkoa arazoari buruzko introspekzioa egitea den.

Alienazioaren Zergatiak eta Gizarte Otzana

Beraz, zergatik gertatzen da pertsonen alienazioa aukera edo arazo baten aurrean? Askotan, jendea laguntza komunaren bila ibiltzen da, sardina-sardatz handi bat bezala jokatuko bagenu bezala. Gure iritzia gutxiengoa bada, jendearen iritzi herrikoiaren aurrean kikildu eta amore emango dugu.

Arrazoi beragatik, izaki kontrolagarriak bihurtzen gara, zehazki, elitezko politikariek eta gobernadoreek nahi dutena. Horrela, sistema hierarkiko bat ezartzen da:

  • Gizarte otzana.
  • Gizarte alienatua.
  • Bere kabuz arrazoitzeko eta pentsatzeko gai ez dena.

Eta hutsalkeria hori da jendeak basakeriak egitera eramaten gaituena.

Askatasuna eta Azken Erabakia: Eichmannen Kasua

Dena den, badago jendea artaldetik irtetea erabakitzen duena. Demagun, Gazara bidali duten soldadu batek hiltzeari uko egiten diola, bere printzipio moralen aurka doalako.

Azken batean, azken erabakia berea da: berak erabakiko du agindua bete ala bere printzipioen aurrean tinko eutsi. Hori da ekintza edo aukeraketa bat egiteko orduan ematen zaigun askatasuna: ekintzaren aurretik azken hitza izateko askatasuna, alegia.

Eta hori izan zen Adolf Eichmannek egin ez zuena; izan ere, erabakitzeko askatasuna zuen, baina krimenaren pieza bat izaten jarraitzea erabaki zuen. Hori izan zen, hain zuzen ere, bere azken erabakia.

Entradas relacionadas: