Kontzientzia Morala, Izaera eta Arrazoibide Moralaren Garapena

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Kontzientzia Morala

Moralki ona dena eta txarra dena bereizteko printzipioak hautemateko gaitasuna, eta, bestetik, printzipio horiek egoera jakinetan aplikatzen jakitea da kontzientzia morala. Gaitasun hori mantso garatzen da, ikasten eta gure bizipenei buruz gogoeta egiten badugu. Honek 3 funtzio nagusi ditu:

  • Gidatzea: Kontzientziak guri gidatzen gaitu, baina ez digu indarrez inposatzen egin behar duguna.
  • Funtzio autokritikoa: Judizio praktikoak kontuan hartzen ez ditugunean gertatzen da. Egiteko agintzen diguna egiten ez badugu, ahots batek aurpegiratzen digu. Agindutakoa betetzeak gogobete egiten gaitu.
  • Judizio praktikoak sortzea: Egoera zehatzetan erabili ahal izateko judizioak sortzen ditu. Judizio hauek printzipio orokorrak eta jomuga duten egoera kontuan izanik eratu dira.

Izaera Morala

  • Geneen bidez joera bat heredatzen dugu; gure izaera baldintzatu bai, baina guztiz determinatzen ez duen aldez aurretiko jarrera-sorta bat.
  • Gizakiok 2 ezaugarri mota ditugu: berezkoak eta hartuak. Gure izaera moralaren ezaugarria da hartze bidez ezaugarriak jaso ahal izatea. Aztura onei bertute deritze, aztura txarrei, bizioak, eta ez da esfortzurik egin behar haietaz jabetzeko.

Arrazoibide Moralaren Garapena Kohlbergen Arabera

Kohlbergen arabera, arrazoibide moralaren garapena 3 etapatan banatuta dago: prekonbentzionala, konbentzionala eta postkonbentzionala. Heldutasun morala prozesu bat dela ere esaten du, lehen pausoa heteronomia dena eta gailurra autonomia morala.

Maila Prekonbentzionala

Maila honetako pertsonek haien interesa asetzen dutena dute justutzat, eta ondorioen arabera, ona (saria) edo txarra (zigorra) da. Arrazoitzen duten pertsonen jarduera bulkada berekoien araberakoa da. Ez dira autonomoak, heteronomoak baizik.

Maila Konbentzionala

Hauek bere gizarteko ohiturekin bat egiten dutena dute justutzat. Maila prekonbentzionalekoak baino autonomoagoak dira, baina oraindik heteronomoak, bere gizarteko ohituretara moldatzen direlako.

Maila Postkonbentzionala

Maila honetan, pertsonek ondo bereizten dituzte gizarteko arauak eta printzipio moralak. Hauek guztiz autonomoak dira, haien kontzientziak gidatu eta guztion eskubideak dituztelako kontuan.

Entradas relacionadas: