Koronabirusa Euskadin: Alde Onak eta Txarrak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB

Koronabirusa Euskadin: Hasiera eta Hedapena

Urtarrilaren 19an detektatu zen lehenbiziko koronabirus berriaren infekzioa Txinan. Handik gutxira hedatu zen herrialde osoan zehar eta, denbora gutxi behar izan genuen Espainia eta Euskadira iristeko.

Euskadiko lehen kasua otsailaren erdialdean atzeman zuten osasun-langileek, Bastidan (Araba). Gerora, Gasteiz, Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua, ere gogor jo zuen lau nanometroko birus honek. Eusko Jaurlaritzak martxoaren hasieran Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko fokotzat izendatu zuen.

Alarma Egoera eta Konfinamendua

Handik egun gutxira, martxoaren 15ean hain justu ere, deklaratu zen Espainiako Estatu osoan alarma egoera, guztiz ezohikoa izan zena. Nork esan behar zigun oraindik ere konfinamenduan egongo ginenik? Halakoxeak dira kontuak!

Pandemiaren Ondorioak: Alde Onak eta Txarrak

Hala ere, koronabirus pandemia honek hainbat gauza ekarri ditu: onak eta txarrak. Idazki honen bidez, alde onak zein txarrak plazaratu nahiko nituzke.

Alde Txarrak

  • Lehenik eta behin, gure bizimoduaren aztoratzaile izan da birusa. Etxean egin beharreko lanei telelana batu zaie.
  • Hogeita lau orduz konektatuta egon beharrak estresa sortu du nigan. Gauza bat besteari lotuta, lanak pilatu zaizkit; baina, aurrera egiteko aukera ere izan dut.

Alde Onak

  • Besteak beste, goiz jaikitzeko beharrik eza eta sofan etzanda arratsaldeetan denbora gehiago pasatzeko aukera daude.
  • Gainera, onura hauei, 1. fasean geundenean tabernetako terrazak irekitzea ere batu zitzaien. Hamar laguneko taldea osatuz posible zen nahi zen janaria edo edaria kontsumitzea. Horrek ere bizipoza eman zion kaleari eta kaleko giroari.

Etorkizunari Begira: Normaltasun Berria

Bukatzeko, beste erreflexio bat egin nahiko nuke konfinamendu honen inguruan. Noiz bukatuko ote zaigun galdetu nahiko nioke nire buruari, izan ere, hiru hilabete baino gehiagoko itxialdia ez da konfinamendu ezta itxialdia ere, tortura baizik. Eskerrak pixkanaka-pixkanaka kalera ateratzeko baimenak ere eman dizkiguten, bestela, etxean denbora gehiago sartuta egotea ezinezkoa izango baitzen.

Normaltasun berriak ondoko autonomia-erkidegoetara, hala nola, Errioxa, Kantabria eta Nafarroa, bidaiatzeko eskubidea eman diezaguke eta maskarak jantzita ibili beharko badugu ere, ea horrek bestelako kutsu bat ematen dion uda-sasoiari.

Amaiera

Besterik ez, irakurle. Eskerrak eman nahiko nizkizuke idazki hau irakurtzeagatik. Gustatu zaizulakoan, hurrengora arte.

Entradas relacionadas: