Korronte Alternoa: Sorgailuak eta Oinarriak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Korronte Alterno Sinusoidalen Sorgailua

Gaur egun, energia elektrikoaren etxeko eta industria mailako ia erabilpen guztietan korronte alternoa (CA) erabiltzen da, eta ez korronte zuzena (CC).

Korronte Zuzenaren Erabilera Hasierakoa eta Garraioaren Beharrak

Hasieran korronte zuzena erabili izanak bere azalpena du: korrontearen kontsumo-guneak zentral elektrikoetatik oso gertu zeuden, eta ondorioz, energia-galerak baxuak ziren. Baina gaur egun ezinbestekoa da energia elektrikoa distantzia handietara garraiatzea, eta honek eroapenean galera energetikoak ahalik eta gehien murriztera behartzen gaitu.

Korronte Alternoaz Baliatzearen Beharra

Korronte alternoaz baliatzea beharrezkoa da, transformadoreak erabiliz potentzial garaietan eta intentsitate baxuetan garraiatzea posible baita. Era horretan, energia-galerak izugarri murrizten dira.

Alternadorea: Energia Mekanikotik Elektrikora

Alternadorea energia mekanikoa energia elektrikoa bihurtu egiten duen sorgailu mota bat da. Alternadoreak korronte alternoa sortzen du indukzio magnetikoaren bidez.

Alternadorearen Oinarri Teorikoa

Alternadorearen oinarri teorikoa Faraday eta Lenz-en legea da. Eraikitzeko modu sinple bat eremu magnetiko baten barruan espira edo haril bat biraka jartzea da.

Korronte Alternoaren Ekoizpena

Espira laukizuzen bat, iman bateko poloen artean $\omega$ abiadura konstantez biratzen ari da. Espira honek biratzerakoan, berak mugatzen duen gainazala zeharkatzen duen fluxu magnetikoaren aldaketa jasaten du. Honen eraginez, indar elektroeragile induzitua eta korronte elektrikoa eratzen dira; Lenz-en legea aplikatuz norantza ezagut daiteke.

Korronte Alternoaren Ezaugarriak

Korronte alternoa periodikoki norantza aldatzen duena da; partikula elektrikoak norantza batean doaz eta, denbora baten ondoren, aurkako norabidean bueltatzen dira.

  • Zikloa: Partikula elektrikoen (elektroiak) joate eta itzulte bakoitzari ziklo deritzo.
  • Periodoa (T): Ziklo batean emandako denborari deritzo.
  • Maiztasuna (f): Denbora unitatean burututako ziklo-kopuruari deritzo.
Fluxu Magnetikoaren Aldaketa

Eremu magnetiko baten barnean biratzen duen harilak sortutako indar elektroeragile alternoa fluxu magnetikoaren aldaketaren araberakoa da.

Espirak mugatutako gainazala zeharkatzen duen fluxu magnetikoa $\Phi$ honela adierazten da:

$$\Phi = B \cdot S \cdot \cos(\theta)$$

Non $\theta$ espiraren gainazalarekiko normalak eremuaren norabidearekin osatzen duen angelua den. Denborarekin aldatzen da, $\theta = \omega t$ baita, espirak abiadura angeluar konstantez biratzen duelako.

Entradas relacionadas: