Korronte Elektrikoa: Ekoizpena, Garraioa eta Eragina

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Korronte Elektrikoa: Ekoizpena eta Garraioa

Elektrizitateak gure bizikalitatea hobetzen du eta herrialdeen garapen industrialari laguntzen dio. Gehien kontsumitzen den energia mota da eta kontsumo hori areagotu egiten da egunetik egunera, beste energia motekin konparatuz.

Abantailak

  • Erraz bihur daiteke bestelako energia mota: energia mekanikoa, energia termikoa, energia irradiatzailea.
  • Gure etxeetan zuzenean eskura dezakegu energia elektrikoa, etengailuari eragin edo etxetresna elektrikoa sarera konektatuz.
  • Ekoizpen lekutik distantzia handitara garraia daiteke. Hori dela eta, lantegiak eta etxeak ez dira zertan kokatu energia elektrikoa sortzen den lekutik hurbil, eta horrela eraginkortasuna eta segurtasuna lortzen dira.
  • Ez du kutsadurarik sortzen, ezta inolako hondakinik ere.

Hala ere, energia elektrikoa erabili ahal izateko, aldez aurretik energia hori zentral elektrikoetan ekoitzi eta banaketa sareen bidez garraiatu behar da. Zentral elektrikoetan kantitate handitan ekoizten da energia elektrikoa, eta horretarako indar eragile bat erabiltzen da, sorgailu elektrikoarekin lotuta doan turbina higiarazteko. Turbina higiarazteko erabiltzen den indarra uretatik, ur lurrunetik... etor daiteke.

Zentral Elektriko Motak

Zentral Hidroelektrikoak

Altuera batetik jaisten den urak higiarazten ditu turbinak. Energia primarioa energia mekanikoa da (uraren energia potentzial grabitatorioa).

Zentral Termikoak

Turbinak ur lurrunaren eraginez higiarazten dira. Ur lurruna lortzeko behar den beroa material fosilen errekuntzaz lortzen da, hala nola ikatzaren, petrolioaren edo gas naturalaren errekuntzaz (energia kimikoa).

Zentral Nuklearrak

Turbinak ur lurrunaren eraginez higiarazten dira. Ur lurruna lortzeko behar den beroa erreaktore batean burutzen den fisio nuklearraz lortzen da (energia nuklearra).

Zentral mota desberdinetan sorturiko elektrizitatea distantzia handitara eraman behar izaten da erabiltzailea dagoen lekuetara iristeko. Erresistentzia txikiagotzeko, sekzio handiko eta eroankortasun handiko kableak erabil ditzakegu, baina kableak oso astunak eta garestiak dira.

Zentralen Ingurumen Eragina

Energia elektrikoa garbia da, ez baitu kutsadurarik ez hondakin toxikorik sortzen. Dena den, zentral elektrikoek eragin kaltegarriak izan ditzakete ingurumenean.

Zentral Hidroelektrikoak

Etekin energetiko altua, ez dute hondakin toxikorik sortzen. Presa eta aintziren eraikuntzak eragin handia du ekosisteman, zeren elementu horiek geldiarazi egiten baitituzte ibaiak garraiatutako materia organiko eta inorganikoa, eta aldarazi egiten baitituzte paisaiaren fisonomia eta zenbait espezieren habitat naturala.

Zentral Termikoak

Etekin energetiko baxua (beroaren % 30 bihurtzen da energia elektriko) eta hondakin toxikoak sortzen dituzte.

Zentral Nuklearrak

Etekin energetiko baxua (termikoena baino baxuagoa) eta eliminatzeko edo pilatzeko zailak diren hondakin erradioaktiboak sortzen dituzte.

Garraioaren Arazoak

Elektrizitatearen garraioaren arazoak goi tentsioko lerroen ondoriozkoak dira, hala nola hegazti eta pertsonen elektrokuzioa.

Entradas relacionadas: