Korronte Elektrikoaren Instalazioa eta Kontrola
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB
Korronte Elektrikoaren Garraioa: Azpiestazioetatik Etxebizitzara
- Babes kutxa orokorra
- Hor, instalazioa babestu eta zaintzeko elementu guztiak atarian egoten dira.
- Linea banatzailea
- Babes kutxa orokorraren eta kontadore gelaren arteko konexioa da.
- Kontadore gela
- Etxebizitza bakoitzean kontsumitzen den energia neurtzeko kontadoreak egoten diren gela.
- Deribazio linea indibidualak
- Kontadorea eta etxebizitza bakoitzaren barruko instalazioaren arteko konexioa egiten dute.
- Eraikin guztiaren lur-hartuneko sarea
- Zirkuituan korronte-ihesak badaude, sare honetako kableen bidez lurrera bideratzen du.
Transformadoreak: Korronte elektrikoa garraiatzean galerak gutxitzeko, tentsio altuan jartzen da transformadore batzuei esker. Garraiatu ostean, kontsumitu ahal izateko, tentsioa jaitsi behar zaio.
Etxebizitza Barruko Instalazioa
- Aginte eta Babes Koadro Orokorra (ABKO)
- Instalazio elektrikoaren kontrol eta babes gunea.
- Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (PKE)
- Kontratatutako potentzia gainditzen denean zirkuitua irekitzen du.
- Etengailu Automatiko Orokorra (EAO)
- Zirkuitulaburren eta gainkargen aurka babesten du instalazio osoa.
- Etengailu Diferentziala (ED)
- Korronte-ihesen aurka babesten du, pertsonen segurtasuna bermatuz.
- Etengailu Automatiko Txikiak (EAT)
- Zirkuitu independente bakoitza babesten dute (argiak, entxufeak, etab.).
Instalazioaren Konexioak
- Eroale elektrikoak
- Sorgailua eta hargailuen artean argindarra eramaten duten elementuak dira.
Konexiorako Elementu Osagarriak
- Konexio edo deribazio kaxak (DK)
- Mekanismo kaxak (MK)
- Babes kaxak (ABKO)
- Lanpara etxea
- Konexio erregeleta
Aginte Elementuak
- Etengailuak
- Konmutagailuak
- Gurutze konmutagailuak
- Pultsadorea
- Korronte hartuneak eta klabijak
- Korronte hartuneak, klabijen bidez, hargailuak sare elektrikoarekin harremanetan jartzeko erabiltzen dira. Klabijek, berriz, hargailuak korronte hartune batean konektatzea errazten dute.
Eskemak
- Funtzionala
- Sinpleena da.
- Hariaskotakoa
- Elikaduraren goiko aldean soilik, industrian erabiltzen da.
- Haribakarrekoa
- Lerro bakar batean irudikatzen da.
Kontrol eta Robotika
XIX. mendean, lan errepikakorrak edo ahalegin handiko lanak egiteko makinak sortu ziren.
XX. mendean, makinek adimena lortu zuten, ordenagailuen garapenari esker. Horrela sortu ziren robotak: inguruko aldaketen arabera erantzuten duten eta lan mota desberdinak egiteko programatu daitezkeen makinak dira.
- Automatismoak
- Behin eta berriz lan hori egiten duten makina automatikoak.
- Mekanismoa
- Indarrak hobeto aprobetxatzen dituzten gailuak.
- Kontrol sistema
- Elkarri konektatuta, makina bat automatizatzen duten elementuak.