Kosmetika: Zelulitisa, Ildoak eta Biguntasunaren Tratamendua
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,04 KB
Zelulitisaren Aurkako Kosmetikoak
1. Zer ezaugarri izan behar ditu zelulitisaren aurkako kosmetiko batek eta zein izan behar du bere konposizioak?
Helburuak:
- Zirkulazioa hobetu.
- Edemak txikitu.
- Zuntzak berregituratu.
- Triglizeridoak degradatu.
- Ehunak konpondu.
Konposizioa: Rubefazienteak, basotonikoak, lipolitikoak eta biozuzentzaileak.
2. Zer eragin dute hurrengo printzipio aktiboek?
- Huntza: Basotonikoa
- Iodo Potasikoa: Lipolitikoa
- Centella Asiatica: Biozuzentzailea
3. Azaldu energia balantzearen adierazpena eta noiz den positiboa, negatiboa edo nulua
Adierazpena: Energia Balantzea = Hartutakoa - Iraiztua - Metabolikoa.
- Positiboa: Hartutakoa gastatutakoa baino gehiago bada.
- Negatiboa: Hartutakoa gastatutakoa baino gutxiago bada.
- Nulua: Hartutakoa eta gastatutakoa kopuru bera bada.
4. Zer substantzia lipolitiko erabiltzen dira kosmetikan?
Xantina baseak, teobromina, kafeina, iodo potasikoa.
5. Zer funtzio izango du obesitatearen aurkako tratamenduetan erabiltzen den masaje-krema batek?
Lipolitikoa, rubefazientea eta basotonikoa.
Kosmetiko Zuzentzaileak (Ildoak eta Biguntasuna)
1. Ildoak agertzeko momentuak
Hazkundean, pisu aldaketen ondorioz eta haurdunaldian ildoak erraz agertzen dira. Zein beste momentutan ager daitezke?
Pubertaroan, hormonen asaldurengatik.
2. Zein dira ildoak agertzearen arrazoiak?
Mekanikoak eta hormonalak.
3. Azaldu ildoen agerpen mekanismoa
Zuntz kolagenoak eta elastikoak apurtzea, substantzia amorfoko glukosaminoglikanoetatik deslotzea, epidermisa mehetzea eta azala jaustea.
4. Zein dira ildoen aurkako kosmetikoen helburuak?
- Fibroblastoen jarduera areagotzea.
- Zuntzak hondatzea ekiditea eta sintesia areagotzea.
- Leuntzea, elikatzea.
- Azalaren zelula metabolismoa hobetzea.
5. Ze osagai aktibo izan beharko dituzte kosmetiko zuzentzaileek?
- Landare estraktuak: Zainzuri-buztana, Centella Asiatica.
- Proteina aitzindariak: Kolageno eta elastina hidrolizatuak.
- Hidratatzaileak eta emolienteak: Kamamila, malba estraktuak.
- Olio esentzialak: Ahuakatea, F eta E bitaminak, gantz azido asegabeak.
- Zelula metabolismoaren aktibatzaileak: Centella Asiatica, plazenta estraktuak.
- Epidermisean sartzea errazten dutenak: Hialuronidasa, esentzia olioak.
6. Zeintzuk dira biguntasunaren ezaugarriak?
Tonua eta elastikotasuna galtzea.
7. Zein dira biguntasunaren aurkako kosmetikoen helburuak?
- Zuntzak birsortzea.
- Azala elikatzea eta elastikotasuna ematea.
- Tenkatzea eta azalaren tentetasuna berreskuratzea.