Krisialdi Ekonomikoak eta 1820ko Iraultza Liberalak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Krisialdi Ekonomikoen Zikloak

Hasieratik, ekonomia kapitalistak aldizkako krisialdiak izan zituen. Adibidez, Britainia Handian 1815ean, ezegonkortasun politikoa eta lehiakortasun gogorra zela eta, egoera honek prezioak jaitsiarazi eta hazkunde ekonomikoa gelditu zuen.

Honelako krisi garaiak maiz gertatzen ziren eta konponbidea beti antzekoa izaten zen:

  • Teknologian inbertitu produkzio-kostuak murrizteko.
  • Produktu berriak asmatzeko.

Ondorioak ere beretsuak ziren: enpresak desagertzea eta langabezia sortzea.

1873ko Nazioarteko Krisia

1873an, krisi berri bat izan zen, baina oraingoan nazioartekoa. Nekazaritza-sektorean zuen jatorria, Amerikatik Europara ekarritako produktuak merkeagoak baitziren. Gero, industria eta merkataritzak gora egin zuen, azkenean erosleen beharrak asetzeko sobera produktu izan arte. Honela, prezioak jaitsi, enpresak itxi eta langabeziak gora egin zuen.

1820ko Lehen Iraultzak

Altxamenduak Europan

Erregimen liberala ezarri eta Errestaurazio garaian ipinitako absolutismoa kentzeko lehen saioak Europako ekialdean eta Mediterraneo inguruan sortu ziren 1820an. Burges talde txikiek eta militar gazteek bultzatu zituzten, herritarrek ez baitzuten altxamenduan parte hartu.

Mugimendu iraultzaile gehienak estatu-kolpeekin hasi ziren eta arrakasta izan zutenek erregimen konstituzionalak ipini zituzten, izaera moderatua izanik. Baina Aliantza Sainduak gogor zapaldu eta Erregimen Zaharra berriro ipini zuten.

Amerikako Kolonien Independentzia

Hemen Amerikako koloniek, Espainia eta Portugalen aurka lortu zuten independentzia. Koloniek emantzipazioa lortzeko mugimenduak burgesia kreoloak (Amerikan jaiotako europarren ondorengoak) bultzatu zituen. Botere ekonomiko handia izanik, politikoa galarazi zitzaien, harreman ekonomikoak zituzten metropoliak monopolio bihurtuz.

Honela, Estatu Batuen eredua jarraituz eta Europako liberalismoaren iraultzaren berri izanik, sortutako egoera nahasia profitatzen saiatu ziren beraien nahiak aldarrikatzeko. Independentzia lortzeko Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren laguntza izan zuten, Hegoamerikako merkataritzan parte hartu nahi baitzuten. 1808 aldera hasi eta independentzia lortu zuten, errepublika liberal gisa antolatuz, baina arazoak laster sortuko zaizkie...

Entradas relacionadas: