Krisialdiaren Zikloak eta 1820ko Lehen Iraultzak Europako Historian
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,21 KB
KRISIALDIAREN ZIKLOAK
Hasieratik ekonomia kapitalistak aldizkako krisialdiak izan zituen, adibidez BH-an 1815ean, ezegonkortasun politikoa eta lehiakortasun gogorra zela eta, egoera honek prezioak jaitsiarazi eta hazkunde ekonomikoa gelditu zuen.
Honelako krisi garaiak maiz gertatzen ziren eta konponbidea beti antzekoa izaten zen; teknologian inbertitu produkzio kostuak murrizteko eta produktu berriak asmatzeko.
Ondorioak ere beretsuak ziren, enpresak desagertzea eta langabezia sortzea.
1873an, krisi berri bat izan zen, baina oraingoan nazioartekoa. Nekazaritza sektorea zuen jatorria Amerikatik Europara ekarritako produktuak merkeagoak baitziren, baina gero industria eta merkataritzak gora egin zuen, azkenean, erosleen beharrak asetzeko sobera produktu izan arte, honela, prezioak jeitsi, enpresak itxi, langabeziak gora…
1820KO LEHEN IRAULTZAK
Altxamenduak Europan: Erregimen liberala ezarri eta Errestaurazio garaian ipinitako absolutismoa kentzeko lehen saioak Europako ekialdean eta Mediterraneo inguruan sortu ziren 1820an, burges talde txikiak eta militar gazteetaz bultzatua, herritarrak ez baitzuten altxamenduan parte hartu. Mugimendu iraultzaile gehienak Estatu Kolpeekin hasi ziren eta arrakasta izan zutenak erregimen konstituzionalak ipini zituzten izaera moderatua izanik.
Baina Aliantza Saindua gogor zapaldu eta Erregimen Zaharra berriro ipini zuten. Hemen Amaerikako koloniek, Espainia eta Portugalen aurka lortu zuten independentzia.
Amerikako kolonien independentzia: Koloniek emantzipazioa lortzeko mugimenduak burgesia kreoloak (Amerikan jaiotakoo europarren ondorengoak) bultzatu zuten. Botere ekonomiko handia izanik, politikoa galarazi zuten, harreman ekonomikoak zituzten metrop olioak monopolio bihurtuz.
Honela, Estatu Batuen eredua jarraituz eta Europako liberalismoaren iraultzaren berri izanik sortutako egoera nahasia probesten saiatu ziren beraien nahiak aldarrikatzeko. Independentzia lortzeko Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren laguntza izan zuten, Hegoamerikako merkataritzan parte hartu nahi baitzuten. 1808 aldera lortu zuten independentzia errepublika liberal gisa antolatuz, baina arazoak laster sortuko zaizkie…