Kristal ionikoa

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Honi esker, Barne-egitura kristal-sare izeneko hiru dimentsioko sare eran irudika daiteke. Koordinatu-ardatz batetik abiatuta trazatutako irudimenezko lerroen sistema bat Da, mineralaren osagaiek betetzen duten espazioaren puntuak (nodoak) lotzen Ditu. Mineral  baten kristal-sarea gela unitate izeneko egitura-unitate  Baten ondoz-ondoko errepikapen simetrikoez osatuta dago. Honako ezaugarri Hauek ditu:

-Hiru bektore ditu (a, b, eta c)

-Hiru bektoreek Osatzen duten beste hiru angelu (alfa, beta eta gama).

Kristal-sare zehatz Bakoitzak gela unitate bat dauka berezko bektore eta angelu konbinazio batekin. Baina, konbinazioak ez dira amaigabeak, simetrikoak izan behar direnez gero, Simetria motekin  bat etor daitezke bakarrik. 14 sare bakarrik aurkitzen Dira mineral naturalean , eta geologoek zazpi kristal-sistemetan biltzen Dituzte.

Kristalak eta Kristal-habitua

Kristal bat naturan Forma poliedrikoarekin agertzen den mineral bat da. Forma hori mineralaren Kristal-egituraren adierazgarria izan ohi da. Aurkitzen ditugun mineral asko kristalak Dira.

Kristal habitua Kristal baten forma geometrikoa da. Mineral batzuk ia beti kristal-habitu Berean agertzen dira, beste batzuk, berriz, eratzen diren lekuaren eta moduaren Arabera alda dezakete habitua.

4.4) KRISTALTZEA

Kristaltzea mineral Baten kristalak eratzeko prozesuari deritzo. Kristala eratzeko kristal-sarea Osatzen duten ioien, atomoen eta molekulen arteko loturak sortu behar dituzte. Presio eta tenperatura baldintza zehatz batzuetan gertatzen diren prozesu Naturalen bitartez gertatzen da. Eratzen ari diren kristalek hazteko lekua, Apurtzea saihesteko atsedena eta elkarretaratzeak gertatzeko denbora behar Dute. Baldintza egokiak daudenean , prozesua martxan jartzen da. Bi fase ditu:

-Nukleazioa: Kristala Nukleo izeneko hasierako egitura ñimiñoetan eratzen hasten da.

-Hazkundea: Hasierako Nukleoaren gainean osagarri gehiago eransten datza. 

Entradas relacionadas: