Kristaltze Prozesuak eta Aldaketak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB
Kristaltze Prozesu Naturalak
a) Magmak Gogortzea: Ingurune likidoak dira magmak eta bertan mineralen osagaiak aske zirkulatzen dute. Magma hoztean elementu hauek kristal-sareak eratu eta kristal solidoak eratzen dituzte. Magmak gogortzean harri magmatikoen mineralak eratzen dira.
b) Substantzia Disolbatuak Prezipitatzea: Harri sedimentario batzuen mineralak eratzen dira modu honetan. Lurpeko edo lurrazaleko uretan disolbatuta dauden substantzien ioiak elkartu eta kristalak eratzen dituzte. Hau disoluzioaren baldintza fisiko-kimikoak aldatzean gertatzen da (disolbatzailea lurruntzean adibidez).
c) Sublimazioa: Fumarola bolkanikoen irteerazuloetan gertatzen da. Gas jarioen molekulak (H, S,…) kristalizatu egiten dira.
d) Birkristaltzea: Egoera solidoan gertatzen da, dagoeneko sortuta dauden (baina egitura desegonkorra dutenak) kristalak aldatzen dira aldaketa fisikokimikoen eraginez. Osagai batzuk askatu eta inguruko beste elementuekin sareko beste leku batzuetan elkartu egiten dira. Ondorioz, mineral desberdin bat eratzen da, baldintza berrirako egitura egonkorragoa eratuz. Oso ohikoa da harri metamorfikoetan.
Aldaketak Kristaltze Prozesuan
Kristaltzean inguruneko baldintzak aldatzean mineralen konposizio kimikoa, kristal-egitura edo kristal habitua alda daitezke.
1.- Isomorfismoa
Mineralaren kristal-sarea elkarretaratzean (batzean) elementuen ordezkapena gerta daiteke antzeko tamaina eta propietateak badituzte. Ondorioz, ez da jatorrizko kristal egitura aldatzen eta mineral isomorfoak eratzen dira, konposizio ezberdina dutenak.
2.- Polimorfismoa
Kristaltze-prozesua gertatu bitartean baldintza fisiko-kimikoak aldatuz gero, mineral polimorfoak era daitezke (egitura desberdina) baina konposizio berberarekin.
3.- Akatsak
Kristaltze-prozesuan zehar espazio, atseden edo denbora nahikoa ez bada egon akats geometrikodun kristalak eratuko dira: aurpegi, erpin edo ertz gabeziekin.
4.- Kristal-Elkarteak
Kristalen hazkuntza oso hurbil dauden nukleo ezberdinetatik ematen da. Sortutako kristal multzoa irregularra izan daiteke, kasu honetan agregatu izena hartuko du.