Kristau Bizitza: Eliza, Fedea eta Askatasuna

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,65 KB

Eliza: Jesusen Jarraitzaileen Elkartea

Itun Berrian, Elizaren hasiera Jesusen jarraitzaileen elkartea da. Berarekin zeudenetik eta betirako badaude:

  • Bizimodu bera
  • Fede bera
  • Konpromisu bera

Eliza Jesusen jarraitzaileen elkartea da. Jesus hasieran dago, baina ez zuen erlijio berri bat sortu. Mendekostean kristau elkartea sortzen da. Aldarrikapena: Jesus bizirik dago eta Mesias da.

Eliza = Jainkoaren Herria = Jesusen Jarraitzaileen Elkartea

Elizaren Misioa

Elizaren misioa kristau elkartearena da: Jesusen lanarekin jarraitu, Berri Ona jakinarazi, Jainkoaren maitasuna zabaldu eta mundu hobe baten alde lan egin.

Kristau Fedea: Zer da?

Fedea pertsonen arteko harremana da. Kristoren kasuan, guk Jesus eta Jainkoarekin dugun harremana da. Fedea ez da zerbait sinestea, norbaitengan sinestea baizik.

Askatasuna eta Erabakia

Askatasunez erabakitzen dugu. Askeak al gara? Bai, askeak gara, nahiz eta besteen beharra eta besteen eragina izan, gizartean bizi garelako.

Gure Dei nagusiak

  • Publizitatea, moda, besteen premiak
  • Norberaren sentimenduak
  • Zoriontsu izateko desioa
  • Jainkoarekin komunikatzeko desioa
  • Naturaren edertasuna
  • Beste pertsona batzuenganako erakarpena

Aske izatea

  • EZ: Jendearengandik bakartuta bizitzea, inolako baldintzarik ez izatea.
  • BAI: Hartzen diren deiei egoki erantzuten jakiteko gaitasuna.

Bizitza dei eta erantzun joko bat da; gizakiak horren laguntzaz gidatzen du bizitza.

Kontzientziaren Papera

Jaiotzean badugu aske izateko gaitasuna, baina askatasuna bilatu egin behar da eta landu. Horretarako funtsezkoa da kontzientzia.

Kontzientzia barruko toki bat da. Pertsonak hor igarotzen ditu bizitzako deiak, hor baloratzen ditugu eta, ondoren, erantzutea erabakitzen dugu.

Aske izateko prozesua

  1. Deiak entzun.
  2. Deiak baloratu (balioak, egoerak eta arauak kontuan hartuta).
  3. Erabaki.
  4. Jokatu.
  5. Ondorioak nor bere gain hartu.

Ongia eta Txarra: Kristau Ikuspegia

Askeak izateko garrantzitsua da ongiaren alde beti aukeratzea. Baina, zer da ongia? Zer da ona? Jakiteko, kristauek Jesusi begiratzen diote:

  • Nork bere burua maitatzea.
  • Besteak maitatzea.
  • Jainkoa maitatzea.

Askeak ala Esklaboak?

Esklabo egiten gaituzten indarrak:

  • Kanpokoak: Lagunen presioak, indarkeria, moda, publizitatea.
  • Barrukoak: Beldurrak, konplexuak, desioak.

Entradas relacionadas: