Kristautasunaren Hastapenak eta Bilakaera Historikoa
Clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,67 KB
1. San Pauloren bizitza eta mezua
Pablo Tarsosen jaio zen, Turkian dagoen herri batean. Judaismoa praktikatzen zuten eta familiak maila sozial nahiko altua zuen. Pablok Damaskoko kristauak jarraitzeko agindua jaso zuen autoritate juduengandik. Zalditik erori zenean, bataiatu eta kristau bihurtu zen. Pablok Jesusen mezua zabaldu zuen, baina batez ere gogor defendatu zuen mezua denontzat berbera zela eta paganoei ez zitzaiela zertan eskatu lege juduak betetzea.
2. Lehen kristau elkarteak
Lehenengo kristau elkarteak esperientzia komun batetik sortu ziren: otoitz egin, ospatu, elkarren senide izan eta berri ona aldarrikatu.
3. Elizaren izaera unibertsala
Kristautasuna ez dago inolako kultura edo herriri lotuta: mezu unibertsala da. Lehenengo kristauen esperientzia, Apostoluen Eginen liburuan azaldua, deialdi unibertsalerako leku moduan Elizarengan dagoen lehenengo froga da.
- Eliza komunioa da: Ez dago ez judurik ez greziarrik, denak deitu gaituzte komunio unibertsalera.
- Jainkoaren Eliza gizon-emakume guztientzako deia da: Jainkoak nahi duen gizateriaren hazia da.
- Eliza Kristoren gorputza da: Kristo bere indar salbatzaile guztiaz dakarrena.
4. Kristautasunaren hedapena eta jazarpenak
Kristau gehienak ekialdean zeuden. I. mendearen amaieran hiri garrantzitsuenetan kristau-elkarteak zeuden. Hasieran kristauek juduen jazarpenak jasan behar zituzten. Mende horretan, apostoluekin oso lotuta zegoen eta Petri zen nagusi. Elizaren bizitza kristauen etxeetan gauzatzen zen.
Zailtasunak eta gizarte-egoera
- Botere politikoen susmoak: Kristauak klase apalenetatik zetozen eta horrek boteretsuen nagusitasuna zalantzan jartzen zuen.
- Intelektualen jarrera: Garaiko intelektualek kristauak arbuiatu egiten zituzten.
5. Kristauen ospakizunak
Kristauak haien etxeetan batzartzen ziren eta bertan ogia, “Kristoren gorputza”, haien artean banatzen zuten.
6. Herejiak
Kredoaren baieztapen baten kontra doan ideia bat goraipatzen dutenak herejeak dira.
8. Jazarpenetik ofizialtasunera
Jazarritik onartura: Konstantinok gudu bat Jainkoaren laguntzaz irabazi zuela esan zuen. Liziniorekin batera Milango Ediktua sinatu zuen, Eliza onartzen zuena.
Onartutik ofizialera: Konstantino hiltzerakoan, paganismoaren aurkako arauak zorrotzagoak bihurtu ziren. Ofizialtasunaren ondorioak:
- Gladiadoreen borrokak debekatzea.
- Haurren hilketa debekatzea.
- Kristaua izatera derrigortzea.