Kristautasunaren Hastapenak eta Paulo Apostolua
Clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB
Jesusek judutarrak soilik sendatu zituen?
Ez, judutarrak ez zirenak ere sendatu zituen.
Zer agindu zien Jesusek apostoluei berpiztu zenean?
Berpiztu zenean, mundu osotik mezua predikatzea agindu zien (Ebanjelioa mundu osotik zabaltzea).
Espiritu Santua jasotzean zer gertatu zen?
Ebanjelizazioa hedatzen hasi zela eta unibertsala bihurtu zen.
Zergatik esaten diogu Elizari katolikoa?
Mundu osoan unibertsala delako.
Zer da misionarioa?
Ebanjelio Berria zabaltzen dutenak.
Nolakoa zen Pauloren fedea Jesus topo egin baino lehen?
Judutarra zen eta oso erlijiosoa, fariseo taldekoa. Oso zorrotza zen.
Zer gertatu zitzaion Paulori Jesus topo egin ondoren?
Pauloren bizitza erabat aldatu zen. Oso erlijiosoa zen, fariseo taldekoa, eta Kristautasunera pasatu zen.
Paulok Kristoren jazartzailea izan zen. Zer egin zuen Erroman?
Bere bizitza eman zuen Erroman.
Zergatik izan ziren garrantzitsuak galtzadak?
Erromatarrek galtzada asko egin zituzten komunikaziorako eta soldaduak mugitzeko.
Pauloren bidaiak: Nolako egoerak pairatu zituen?
Egoera arriskutsuak pairatu zituen.
Norekin egin zuen Paulok lehen bidaia? Nondik nora?
Barnaberekin. Antiokiatik atera zen eta Antiokiara bueltatu zen. Pisidiako Antiokia ere bisitatu zuen.
Zer gertatu zitzaion Paulori bigarren bidaian? Zer ondorio?
Jainkoak hitz egin zion Paulori eta Mazedoniara joateko esan zion.
Hirugarren bidaian non egon zen?
Efeson.
Nola bizi zen Paulok Erroman eta zergatik?
Askatasunarekin bizi zen eta predikatzen uzten zioten. Jerusalemen atxilotu ostean, Paulok enperadorearen aurrean epaitza eskatu zuelako gertatu zen hori, erromatar herritarra baitzen.
Zer esan nahi du "Eliza Apostolikoak"?
Apostoluen misioa pertsona batzuetatik beste batzuetara pasatu delako mendeetan zehar.
Nolakoa zen lehenengo kristau elkarteen egitura?
- Lehenengo elkarteek ez zuten Jesus ezagutu, apostoluak baizik.
- Egitura: Gotzainak (apaizpikuak) apostoluen ondorengoak ziren.
Zertarako erabiltzen zen eskuak ezartzea?
Pertsona bat arduradun gisa aitortzeko kristau-elkartearen barruan.
Zer esan nahi du "diakono" hitzak?
"Zerbitzari" esan nahi du. Elizako hierarkian, gotzainak eta presbiteroak laguntzen dituzten kargua da.
Zer dira dohainak?
Jainkoak pertsona jakin batzuei ematen dizkien trebetasunak dira, kristau-elkartearen onerako eta laguntzeko.
Zergatik kristau elkartekide guztiak batuta daude?
Paulok giza gorputzarekin konparatu zuen: gorputza bat izan arren, atal asko ditu.
Zer egin zuen Paulok elkarteetan sortzen ziren zailtasunekin?
Hasiera batean, zatiketak salatu zituen. Esan zuen jokabide horiek ez zirela Jesusen ikasleenak, eta gutunen bidez benetako fedea zein den azaldu zuen.