Kromatida bikiak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,37 KB

punto 1 Teoria zelularra Zelula izaki bizidunen egiturazko unitatea da.Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da eta prozezu metabolikoez arduratzen da.Zelula guztiak lehendik baziren beste batzuetatik sortzen da.Zelulen atalakMintz plasmatikoa:zelula inguratu eta kanpo-ingurunetik isolatzen duen egitura da. Zitoplasma: bi osagai ditu: zitosola, urtsua eta molekua organikoa, eta organulu mota bat erribosomak.Material genetikoa: DNA forman dago, azido nukleiko baten forman, alergia.

punto2 Zelula motak eta haien harreman ebolutiboak ·Prokariotak:Zelula hauek ez dute mintzik material genetikoa zitoplasmatik bereizteko.Erribosoma:Proteina-sintesia egiten duten organuluak dira. Zitoplasman aske egoten dira. Nukleoidea: Material genetikoa gordetzen den gunea da. Finbriak: Bakterio batzuek dituzten harizpi laburrak dira, zelula substratu batera finkatzea eta molekulak eta informazio genetikoa kanpoaldekin trukatzea. Flageloak: Luzera aldakorreko luzakinak dira.Zitoplasma.Mintz plasmatikoa.Zelula-pareta: Bilgarri zurruna zelulari forma ematen dio.Bakterio-kapsula: bakterio jakin batzuk inguratzen dituen geruza zurrun eta lodia da. Babesteko balio du.·Eukariota: Zelula hauetan material genetikoa bilkin batez inguratuta dago nukleoaren barnean. Beste organulu batzuk dituzte zitozolean. Animalien, landareen, onddoen eta protistoen zelulak dira.punto3Zelulaeukariota Erretikulu endoplasmatikoa: konektatutako hodi eta kanal lauak osatzen dituzten mintzen multzoa da. Erribosomak baditu, pikorduna izango da eta ez baditu leuna. Proteinen sintesiaz eta garraioaz arduratzen da.Golgi aparatua: Elkarren artean konektatu gabeko zaku lauen multzoa da. Erretikulu endoplasmatikoan sintetizatutako substantziak eraldatzen ditu eta zelulatik kanporatzen ditu.Erribosomak: Mintzik gabeko organuluak dira, eta erretikulu endoplasmatiko pikordunari edo mintz nuklearrari atxikita zein horietan egon daiteke. Proteinen sintesia erribosometan egiten da.Mitokondrioak: Bi mintzeko organuluak dira. Kanpoko mintza laua da eta barnekoa gandor deritzo hainbat tolestura ditu. Erribosomak eta DNA molekula txikiak dituzte eta zelula- arnasketan bertan gertatzen da.Zitoezkeletoa: Barne-eskeleto bat osatzen duten proteinazko zuntz eta harizpien sarea da. Zelulari forma ematen dio eta zelularen barnean mugikortasuna egon dadin laguntzen du.(parte animal)


Zentrosoma: Hemen sortzen dira zitoeskeletoen harizpiak. Bi egitura zlilindriko eta zentrioloz osatuta egoten da.Zilioak eta flageloak: Mintzaren luzapenak dira, ugariak eta laburrak lehenak eta urriak eta luzeak bigarrenak. Kanpoaldeko likidoetan mugitzeko gaitasuna ematen diote.Lisosomak: Mintzez osaturiko xixku biribilak dira eta entzima ugari dituzte. Jasotako substantzien, partikulen eta organuluen degradazioan edo digestioan parte hartzen dute.Kloroplastoak:Mintz bikoitza duten organulu obalatuak dira. Landare-zelulek bakarrik dituzte. Fotosintesia kloroplastoetan egiten da. Barnealdean erribosoma eta DNA daukate.Zelula-pareta: Landare-zelulen mintz plasmatikoa inguratzen duen bilgarri zurrun eta sendoa da. Forma eta gogortasuna ematea babestea ditu funtzioak. Bakuoloak: Mintz bat duten xixkuak dira.  Landare-zeluletan, zelularen bolumenaren zati handi bat har dezake. Ura, hondakin-substantziak eta abar pilatzen dituzte barnean. (parte planta)

Punto 4Zelula nukleoa Nukleoa zelula eukarioten osagai handiena da. Informazio genetikoa gordetzen du DNA forman, eta zelularen funtzioak kontrolatu eta erregulatzeaz arduratzen da. Nukleo bat baino gehiago dituzten zelulek polinuklearrak deitzen dira. Nukleoaren egitura: Mintz nuklearra: bi mintzez osatuta dago: bat barrualdean du eta bestea kanpoaldean. Kanpokoak erribosomak ditu txikita eta erretikulu endoplasmatiko pikordunarekin lotuta dago. Bi mintzetan nukleo-poroak daude nukeloaren eta zitoplasmarenarteko substantzia-trukea egiteko.Nukleoplasma: nukleoaren barne ingurune urtsua da eta han daude nukleoaren gainerako osagaiak.Nukleoloa: Korpuskulu biribila da eta ez du mintzik. Funtzio nagusia erribosomak eratzea da.Kromatina: Histona izeneko proteina batzuez eta haiekin lotuta dauden DNAzko hazizpi luze eta korapilatu batzuez osatutako materiala da. Kromatinazko harizpiak kondentsatzean loditu eta txikitu egiten dira eta horrela kromosomak eratzen dira.


Punto 5 Zelula-zikloa Zelulek hainbat fasez osaturiko zelula-zikloa igarotzen dute beste zelula baten zatiketatik sortzen direnetik berriz zatitzen edo hiltzen diren arte. Pertsona helduetan badira inoiz zatitzen ez diren zelula batzuk adibidez gihar zelulak eta neuronak.Beste zelula batzuek adibidez epiteliokoek zortzi ordu behar izaten dituzte ugaltzeko.Organismo zelulaniztunetan, zelula-zikloak zelulen hazkuntza eragiten du eta kaltetutako ehunak berriz sortzen dira.Zelula eukarioten zelula-zikloan bi fase nagusi bereizten dira: Interfasea: faserik luzeena da. Zelula zatiketa amaitzen denetik hurrengo zelula-zatiketa hasi arte irauten du. Epe horretan zelula hazi egiten da tamaina jakin batera iritsi arte eta fasea amaitu baino pixka bat lehenago DNA bikoiztu edo erreplikatu egiten da nukleoplasman. Horren ondorioz zulala bakoitza bi harizpi berdinez osatuta egongo da. Zelula bat zatitzen denean interfasera itzul daiteke eta aurrerago berriz zatitu edo interfasean gelditu daiteke betiko. Interfasean geldituz gero, zelulak eraldaketa batzuk izan eta zelula diferentziazio gertatzen da. Orduan zelula espezializatu egiten da.Zatiketa fasea: Azken fasea da eta motzena. Fase honetan zelula amak bi zelula alaba sortzen ditu, zatiketa edo mitosi bidez.Amaieran kromosoma bikoitz bakoitza bitan zatitzen da, eta zelula alabek zelula amaren kromosoma kantitate bera jasotzen dute.

Punto 6 Kromosomak Kromosomek banako baten informazio genetikoa dute eta zelula amatik zelula alabetara transmititzen dute.Kromosomen egitura:  Kromatida bikiak:Bi DNA molekula berdinak dituzte.Zentromeroa: Kromatida bikiak elkartzen diren puntua.Besoak:Zentromerotik kromatidaren muturreraino doazen atalak Kromosomen kopurua:Organismoen zelula gehienak diploideak dira, forma eta tamaina bereko bi kromosoma talde dituztelako, eta ezaugarri biologiko bendinal zehazten dituztelako, beren informazioa desberdina izanda ere. Organismo diploideak 2n ren bidez adierazten dira, kromosoma horiei kromosoma homologoak deritze. Bestalde alga, onddo eta mikroorganismo batzuk zelula haploideak dira eta n-ren bidez adierazten dira


Kariotipoa: zelula edo organismo baten kromosoma multzoa da. Kariotipoan bi kromosoma mota daude:Kromosomo somatikoa edo autosomak: norbanakoaren sexua zehazten ez dutenak dira.Sexu kromosomak edo heterokromosomak: sexua zehazten dutenak dira. Bi motatakoak izan daitezke: X eta Y, oso desberdinak dira ugaztunetan arrak XY eta emeak XX.

punto 7 Zelula-zatiketaZelula eukarioten zelula-banaketan bi prozesu gertatzen dira: mitosia edo nuklearen zatiketa eta zitozinesia edo zitoplasmaren zatiketa.

Mitosia Mitosia material genetikoa bi zelula alaben artean modu orekatuan ba. Hatzeko egiten den prozesua da. Mitosia hasi aurretik, DNA bikolau egiten da, baina kromosomak artean ez dira ikusgai egoten.Interfasea. Kromosomak eta zentrioloak bikoiztu egiten dira.Profasea. Bikoiztutako kromosomak kondentsatu egiten dira. Mintz nuklearra hautsi egiten da eta nukleoloa desegin egiten da. Interfasean bikoiztutako zentrioloetatik ardatz akromatikoa eratzen hasten da, hau da, proteinazko harizpi batzuk.Metafasea. Kromosomak,behin erabat kondentsatuta,zelularen erdian jartzen dira eta ekuatore-plaka sortzen dute. Ardatz akromatikoko harizpiak kromosoma bakoitzarenzinetokoroarekin elkartzen dira, zentromeroaren mailan dagoen disko-formako egitura batekin, alegia.Anafasea. Kromosomak hautsi egiten dira zentromerotik, kromosoma bakoitzaren kromatida bikiak bereizi egiten dira, eta bakoitza zelularen mutur baterantz joaten da, ardatz akromatikoko harizpiek arrastatuta.

Telofasea. Zelula amaren kromosomatik sortutako kromosomak zabaitzen hasten dira, eta kromatinaren egitura hartzen hasten dira. Mintz nuklearra eratzen da eta nukleoloa agertzen da berriz.Zitozinesia Zitozinesia zitoplasma zatitzean eta bi zelula alaben artean banatzean datza. Hainbat modutan gerta daiteke, animalia- edo landare-zelula den



punto 8Meiosia Meiosia: zelula-zatiketarako mekanismo bat da, bata bestearen ondoren gertatzen diren bi zatiketaren bidez, osatzen dena; lehenari lehen zatiga. Meiotikoa deritzo, eta bigarrenari bigarren zatiketa meiotikoa. Zatiketart, emaitza lau zelula haploide (n) dira, beren artean genetikoki desberding: direnak, eta zelula ama diploidearen (2n) kromosoma kopuruaren erdia dutenak.Meiosian ere, mitosian bezala, lehen zatiketa gertatu aurretik interfase bar dago: DNA bikoiztu eta kromosoma bakoitza bi kromatida berdin izatera pasatzen da. Bigarren zatiketaren aurreko interfasean, aldiz, DNA ez da bikoizten.

LEHEN ZATIKETAMEIOTIKOA.I. Profasea. Kromosomak kondentsatu egiten dira.Bakoitza bere homologoarekin parekatzen da, eta kromatidek DNA zatiak trukatzen dituzte.Horri gaingurutzaketa deritzo. Mintz nuklearra eta nukleoloa desagertzen dira eta ardatz akromatikoa eratzen da.I. Metafasea. Kromosoma homologoak zelularen ekuatorean jartzen dira, eta ekuatore-plaka eratzen dute.1. Anafasea. Kromosoma homologoak bereizi egiten dira. Kromosoma homologo bakoitza mutur batera joaten da, ardatzeko harizpiek arrastatuta. Kromatidak ez dira banantzen.I. Telofasea. Kromosomak dagozkien muturretara iristen dira. Mintz nuklearra berriz agertzen da, eta zitozinesia edo zitoplasmaren zatiketa hasten da.I. Zitozinesia. Bi zelula alaba sortzen dira, eta bakoitzak zelula amaren kromosoma kopuruaren erdia du.

BIGARREN ZATIKETA MEIOTIKOA.II. Profasea. Interfase aldi labur baten ostean, kromosomak kondentsatu egiten dira, bina kromatidarekin. Ardatz akromatikoa berriz agertzen da, eta mintz nuklearra desagertzen da.Il. Metafasea.Kromosomak zelularen ekuatore-plakan jartzen dira, eta kromatida bikiak zinetokoroari elkartzen zaizkio. II.Anafasea. Kromatidak bereizi egiten dira, eta sortutako kromosoma independente bakoitza zelularen mutur baterantz abiatzen da.II. Telofasea.Kromosomak, bakoitza kromatida batekin, deskondentsatu egiten dira. Mintz nuklearrak eta nukleoloak eratu eta ardatza desagertzen da.Il. Zitozinesia. Lau zelula alaba haploide desberdin sortzen dira.


Meiosiaren garrantzi biologikoa Meiosia zelula eukariotetan bakarrik gertatzen den prozesua da, ugaltze edo sexu-zeluletan, hain zuzen. Meiosian eratutako zelula haploideek esporak (meiosporak) eta gametoak sor ditzakete. Meiosia beharrezkoa da sexu bidezko ugalketa duten off ganismoentzat, espeziean kromosoma kopuru finko bat mantentzeko aukera ematen baitu. Prozesu hori gertatuko ez balitz, gameto arraren eta emearen ernalketaren bidez kromosoma kapurua bikoiztuz joango litzateke belaunaldiz belaunaldi. Meiosiak espezieen heterogeneotasuna handitzen du, informazio genetikoa trukatzen denez gero. Amaren eta aitaren kromosomek informazio desberdina dutenean, gaingurutzatu eta birkonbinazio genetikoa gertatzen da,kromosometan. Gametoen eraketa Gizakien gametoak, beste animalia-espezieenak bezala, gonadetan (obulutegietan eta barrabiletan) eratzen dira. Horietan gametoen zelula amak (2n) egoten dira, eta meiosia gertatzen denean, zelula amaren kromosoma kopuruaren erdia duten gametoak (n) sortzen dira. Gametoak sortzeko prozesuari gametogenesia deritzo. Bi gametogenesi mota daude: Espermatogenesia. Barrabiletan gertatzen da.Lau gameto ar edo espermatozoide sortuko dituzte. Horietako bik X kromosoma banaizango dute, eta beste biek Y kromosoma bana.,• Obogenesia. Obulutegietan gertatzen da.Obulu guztiek X kromosoma bana dute.

Entradas relacionadas: