Kultura eta Arimaren Funtzioak: Filosofiaren Ikuspegiak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Kultura: Definizioa, Osagaiak eta Aniztasuna

Kulturaren Definizioa eta Etimologia

Kultura latinezko colere hitzetik dator. Kultura hitza antzinako Erroman nekazaritza adierazteko erabiltzen zen: soro landuari cultus deitzen zitzaion. Ilustrazioan, espiritua adierazteko erabiltzen zen. Gaur egun, kultura hitzak hauxe adierazten du: ohitura eta portaera heziak, egokiak eta zuzenak.

Kulturaren Osagaiak

  • Kultura ez-materiala: Giza portaerari eta pentsamenduari koherentzia eta antolamendua eskaintzen dizkieten printzipio, balio eta arau idealez osatuta dago.
  • Kultura materiala: Objektu materialetan gauzatzen da eta gizakien oinarrizko beharrak asetzeko erabiltzen dugu.

Kulturaren Ezaugarriak

Kulturaren unitaterik txikienari ezaugarri deritzo. Kultura ez-materialaren barruan, adibidez, agurtzea, maitasuna adierazteko musu bat ematea, eta abar daude.

Azpikulturak eta Kontrakulturak

Kultura guztietan baitan, kide guztiek ez dute berdin pentsatzen; beraz, kultura berean era askotako kideak daude. Zentzu horretan sortzen da azpikultura terminoa: gizarte moderno guztiek dituzte talde batzuk, zeinek konpartitzen dituzten gizarte horretako gainerakoek partekatzen ez dituzten ezaugarriak. Kultura menderatzailearen aurkako jarrera kontrakultura osatzen dute, batzuetan kultura eta gizarte alternatiboak proposatuz.

Arima eta Filosofiaren Ikuspegiak

Arimaren Funtzioak

  • Goi-mailakoak: Gizakiak baino ez du. Alde espirituala, arrazoizkoa eta hilezkorra da.
  • Suminkorra: Hilkorra da, indarra eta bertutea adierazten ditu, desira nobleak.
  • Grinatsua: Hilkorra da, neurritasuna da horren bertutea. Desira fisikoak eta aldakorrak dira.

Arima eta Talde Sozialak

  • Produktugileak: Neurritasuna da beren bertutea.
  • Zaintzaileak: Sendotasuna da beren bertutea.
  • Errege filosofikoak: Zuhurtasuna da beren bertutea.

San Agustin: Jainkoaren eta Gizakiaren arteko Harremana

  1. Gizakia Jainkoaren antzera eratuta dago.
  2. Gizakia izaki konposatua da:
    • Gorputza: Materiazko printzipioa.
    • Arrazoizko arima: Bizitza printzipioa, inmateriala.
  3. Borondateak lege morala onartzen du, maitasunaz bultzatuta.
    • Helburua: Jainkoa gauza guztien gainetik maitatu.
    • Goiko argiari esker, betiereko egiak ezagutu ditzake.

René Descartes: Pentsamendu Modernoaren Aitzindaria

  1. Testuingurua: Erlijio joerak, Erdi Aroko filosofiaren hondamendia.
  2. Pentsamendua berriztatu zuen printzipio arrazionalak soilik erabiliz.
    • Gizakia: Gogoeta egiten duen eta bere existentziaz jabetzen dena da.
    • Subjektuaren filosofia garatzen da.

Entradas relacionadas: