Kultura-erlatibismoa, Kulturartekotasuna eta Unibertsalismoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB

Kultura-erlatibismoa eta Kulturartekotasuna

Kultura-erlatibismoa

Kultura-erlatibismoaren aldekoek diotenez, kultura bakoitza bertako balioak oinarri hartuz aztertu behar da, eta ez beste kultura bateko balioen arabera. Haien esanetan, toleranteak izan behar dugu kultura-adierazpen guztiekiko.

Arriskuak:

  • Arrazakeria.
  • Kulturak elkarrengandik banantzea (nahi eta kulturak elkar onartu, harremanik eduki nahi ez).
  • Jarrera erromantikoa.
  • Kultura-paralisia (Tradizioei eustea garrantzitsuena).

Kulturartekotasuna

Beste kulturekiko errespetua du oinarri, kultura-erlatibismoak bezala; baina ez ditu haren hutsuneak, kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen baititu.

Helburuak:

  • Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
  • Kulturen arteko harremanak konplexuak direla ulertzea, bai norberaren ikuspegitik bai komunitate osoaren ikuspegitik.
  • Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.
  • Munduko arazoei konponbidea bilatzeko elkarlanean aritzea.

Mundu plural honetan elkarrekin bizitzen ikastea. Ulertzea mundu honetako hiritarrak garela, eta kultura bat ez dela beste bat baino hobea edo txarragoa, soilik desberdina.

Erlatibismoa edo Unibertsalismoa

Kulturen arteko elkarrizketa beharrezkoa da, erronkei erantzuteko guztion artean erabakiak hartu ahal izateko.

Erlatibismoaren ikuspegia:

  • Ezinezkoa da.
  • Ez genuke halakorik onartu behar.

Unibertsalismoaren ikuspegia:

  • Kultura guztiek hainbat balio berdin dituzte.
  • Kulturen arteko desberdintasunekiko errespetua eta kulturartekotasunaren aldeko jarrera, kulturen arteko egiazko elkarrizketa sustatuz.
  • Kultura batzuek beste batzuk mendera ditzaten eragotzi.

Balio Unibertsalak eta Elkarrizketa

Elkarrizketa emankorra lortzeko balio unibertsalak:

  • Giza eskubideak errespetatzea.
  • Askatasuna, berdintasuna, elkartasuna eta beste zenbait balio onartzea.
  • Elkarrizketaren aldeko jarrera izatea.

Gutxieneko balio moralak, zibilizazioaren euskarriak: Pentsalari askoren buruan dagoen ametsa.

Leopold Sedar Senghor, senegaldar poeta eta estatu-politikaria: Kulturen arteko elkarrizketarako deia egin zuen. Unibertsala den horren zibilizazioa eraikitzeko giltzarria arraza eta zibilizazio guztien elkarlanean lortu behar dela adierazi zuen.

Lan Akademikoak: Disertazioa eta Laburpena

Disertazioaren Egitura

  1. Sarrera: Tesiak esan nahi duena azaldu. Planteatzen duen arazoa zehaztu eta azaldu: garrantzia, historia, gaurkotasuna.
  2. Garapena: Filosofiaren historiatik hartutako tesiaren aldeko eta kontrako argudioak eman (bat gutxienez).
  3. Ondorioa: Gogoeta txiki bat eginez, ikasleak bere iritzia eman dezala.

Testuen Laburpena Egiteko Gakoak

Ideia nagusiak identifikatzeko prozesua:

  • Irakurri: titulua, informazioa, gaia identifikatu.
  • Azpimarratu.
  • Ideiak ordenatu (zerrenda edo eskema erabiliz).

Laburpenaren ezaugarriak:

  • Norberaren hitzak erabili.
  • Modu objektiboan eta hirugarren pertsonan idatzi: ez gehitu testuan agertzen ez den ezer, eta ez eman iritzirik.

Laburpenaren urratsak:

  1. Arretaz irakurriz, testuaren komunikazio-asmoa edo helburu orokorra identifikatu.
  2. Testuko ideia nagusien edo elementu klabeen identifikazioa egin.
  3. Informazioa berridatzi egin behar da, mezua zeure hitzez adieraziz.
  4. Mezua modu objektiboan azaldu behar da laburpenean (3. pertsonan).
  5. Laburpenak ez du ideia zerrenda soila izan behar. Testuak koherentzia edo osotasuna eduki dezan, antolatzaile egokiz erlazionatu behar dira informazioak.
  6. Eman ezazu iturriari buruzko informazioa laburpenaren hasieran: testuaren igorlearen aipamena, eta hori ezagutu ezean, testuaren izenburua.
  7. Txerta itzazu laburpen-markak zure testuan: halakok uste du, dioenez, proposatzen du, azaltzen du, etab.

Entradas relacionadas: