Kultura eta Gizartea: Oinarriak eta Aniztasuna
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB
Kultura eta Gizartea
Sozializazio-prozesua
Sozializazio-prozesua molde batean enkajatzen jakitea da, toki desberdinetara moldatzeko.
Sozializazioaren bitartez, gizon-emakumeok kultura jakin bateko kide bihurtzen gara, animalia ar eta eme izatetik gizon eta emakume izatera pasatuz.
Kultura osatzen duten elementuak
Gizarte bateko kultura elementu hauek osatzen dute:
- Ideiak: Iritzien eta mundu-ikuskeren multzoa da, adibidez, medikuntzako nahiz nekazaritzako ezagutzak.
- Arauak: Elkarrekin bizitzeko arauak, lege idatziak edo erlijio-aginduak.
- Instituzioak: Denboran zehar finkatu den antolaketa edo ohitura soziala da.
- Objektuak: Gizatalde batek sortutako objektuak ere haren aberastasun kulturalaren parte dira (jantziak, lanabesak, armak).
- Teknikak: Gizatalde batek naturan esku hartzeko eta nahi zein premia materialak asetzeko erabiltzen dituen prozedurak.
Gizarte bateko ideiek, arauek, instituzioek, objektuek eta teknikek osatzen dute gizarte horren kultura.
Unibertsal kulturalak
Herri guztietan oso antzekoak diren ezaugarri kulturalak daude, hala nola zer hizkuntzatan egiten den, zer arauri jarraitzen zaion eta nolako janzkera dugun.
Kultura-aniztasuna
Hamaika herrik eta kulturak osatutako mosaikoa
Gizakiok herentzia biologiko bera dugu, baina gizarte bakoitzak bizitzeko modu bat du (kultura).
Etnia deritzogu kultura eta bizimodu berberak dituzten gizabanakoen multzoari.
Munduko gizataldeak aztertzean, ikusten dugu zer ideia edo zer sinesmen, zer arauri jarraitzen dieten, zer instituziok egituratzen duten gizartea, zer objektu sortzen dituzten, zer teknika erabiltzen dituzten...
Kulturak ikertzen dituen zientziak, antropologia kulturalak, giza bizimoduen aberastasun eta aniztasun miresgarria erregistratu du.
XIX. mendean, kultura desberdinak ezagutzeko interesa hedatu zen gizarte askotan (ohitura bitxiak). Garai hartan, basati eta primitibotzat hartu zituzten herri haiek, beren bizimodua zela eta. Europarrek sinesten zuten Mendebaldeko kultura hobea eta maila goragokoa zela.
Jarrera etnozentrikoa
Jarrera horri, norberaren kultura gainerakoak baino maila goragokotzat edukitzeari, etnozentrismoa deritzo.
Ikuspegi etnozentrikoa duenak norberaren kulturako balioak erabiltzen ditu beste gizarteen ezaugarriak eta ohiturak epaitzeko.
Kontuan izan behar da, alabaina, kultura guztiak sozialak eta ikasiak direla, eta kultura bakar bat ere ezin dela naturaltzat hartu.
Gaur egungo antropologia kulturala
Gaur egungo antropologia kulturalak munduan diren gizarteen bizimoduak aztertzen ditu, inolaz ere epaitu edo kritikatu gabe.
Jarrera etnozentrikoa saihesteko, errealismo kulturalaren ikuspegia sortu zen.
Errealismo kulturala
Errealismo kulturalaren arabera, kultura guztiak onak dira eta ezaugarri kulturalak ezin dira epaitu.
Frantziako Iraultza: Zergatiak
XVIII. mendearen amaiera aldera, Frantzian, Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen iraultza bat izan zen.
1787an, handikien biltzar bat elkartu zen.
Iraultzaren fase nagusiak:
- Estatu Orokorrak / Asanblea Nazionala: 1789ko maiatzean, Estatu Orokorrak bildu ziren Versaillesen, Necker Ogasun ministroaren ekimenez.
- Asanblea Konstituziogilea: Erregeak kargutik kendu zuen Necker ministro erreformista. Nahigabeturik, Parisko talde iraultzaileek Bastillako presondegiari eraso zioten 1789ko uztailaren 14an.
- Asanblea Legegilea: 1791ko hauteskundeak egin eta gero, Asanblea Legegilea eratu zen. Garai nahasia izan zen.
- Konbentzioa: 1792ko abuztuko herri-matxinadaren ondoren, Asanblea Legegileak asanblea berri bat hautatu zuen gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez. Konbentzio izenekoa.