Kultura, Gogoa eta Estetika: Filosofiaren Oinarriak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,5 KB
Kultura-Kontzeptuak eta Aniztasuna
Hona hemen hainbat kultura-kontzeptu eta kultur aniztasunaren aurreko jarrerak:
Kultura-Kontzeptu Nagusiak
- Etnokentrismoa: Gaizki iruditzen zaizkien bestelako kultura-elementuak gutxiesten eta kritikatzen dituen jarrera. Beraien kultura dela ona uste dute.
- Arrazakeria: Gizatalde batzuk besteak baino maila goragokoak direla ustean oinarritzen den jarrera da. Pertsona bat baztertzea, arraza, erlijio edo kultura-maila dela eta, arrazakeria da.
- Xenofobia: Atzerrikoa edo arrotza den pertsona gutxiesten duen jarrera.
- Erlatibismo Kulturala: Bi kulturen ezaugarriak alderatzea edo baloratzea ezinezkoa dela aitortzen duen jarrera.
- Unibertsalismoa: Elkarrizketan oinarritutako jarrera. Tolerantzia eskatzen du. Printzipio batzuk aldarrikatzen ditu: giza eskubideak, askatasuna, elkartasuna eta berdintasuna.
Kultur Aniztasunaren Aurreko Jarrerak
Kultur aniztasunaren aurrean 3 jarrera nagusi daude:
- Asimilazionismoa: Gutxiengo kulturaleko pertsonek gehiengoaren hizkuntza eta ohiturak bereganatu behar dituztela dio, gizartean arrakasta izateko. Hau da, bertako kulturara moldatzea eskatzen du.
- Multikulturalismoa: Kultura guztiek errespetatuak izan behar dutela eta denek dutela eskubidea beren ohiturak, hizkuntza eta erlijioa askatasun osoz praktikatzeko defendatzen du. Honen ustez, kulturek elkarrengandik bereiz garatzeko eskubidea izan behar dutela.
- Interkulturalismoa: Lurralde berean dauden kulturen artean interrelazio handia gerta dadin defendatzen duen joera. Baina kulturak elkarrekin erlazionatzeko komunikazio-bide batzuk ezartzearen garrantzia ere azpimarratzen du.
Gogoa eta Garuna: Ikuspegi Filosofikoak
Gogoa funtzio bat da eta bere oinarria garuna da: Funtzionalismoa
Funtzionalismoak gizakia ordenagailu batekin lotzen du. Teoria honen arabera: gorputzak (garunak nagusiki) munduko informazioa jasotzen du zentzumenen bidez eta erantzun bat sortzen du. Egoera mentalak bien arteko bitartekaritza dira.
Gogoa eta garuna berdinak dira eta gogoa garunaren baitan dago: Monismoa
Prozesu mentalak nerbio-sistemaren jarduerak dira. Monismo berriaren aurrean gaude: robot biologikoen modukoak gara, gure eboluzioaren ondorioz kontzientzia deritzogun hori garatu duguna.
Determinismoa eta Askatasuna
Determinismo motak
- Determinismo kosmologikoa: Dena halabeharrez gertatzen da; gizakiek ezin dugu ezer egin patuaren (destinoaren) aurka, eta zoriona hori onartzean datza.
- Determinismo teologikoa: Jainkoak dena determinatzen du; kausa guztiak Jainkoarengatik gertatzen dira. Teologia katolikoaren arabera, giza ekintzen eragilea gizakia eta Jainkoa dira.
- Determinismo zientifikoa:
- Monismo fisikalista: Unibertso osoa materia da eta mugimenduak mekanikoak dira.
- Determinismo fisiologikoa: Nahiz eta gure erabakiak hartu, aurretik ikasitakoaren erantzun automatikoak dira.
- Determinismo psikoanalitikoa: Ekintzak inkontzientziaren eraginez egiten dira.
- Determinismo ekonomikoa: Ekonomia da gizartea gidatzen duena (marxismoa).
Baldintzatuta egotea
Askatasuna ez da absolutua, baina bakoitza bere ekintzen jabe da.
Estetika: Edertasunaren Filosofia
Estetika eta Gizakiaren Dimentsio Estetikoa
Estetika edertasuna aztergai duen filosofiaren diziplina da, besteak beste, artelanak erakusten duen edertasuna aztertzen duena. Gizakiaren dimentsio estetikoaz dihardugunean, gizakiok dugun edertasunaren kontzientziaz dihardugu, eta honek gure jokabidean zein jarreretan duen eraginaz.
Esperientzia Estetikoa
Esperientzia estetikoa, gauza batzuek eragiten diguten esperientzia berezi hori ikertzen du.
Ezaugarriak:
- Bere horretan hartzen da: Ez du baliagarria izatea bilatzen; berez da baliotsua, eragiten duen gozamenagatik.
- Edertasuna edo hunkitzen gaituen zerbait du sorburu.
- Eraldatzailea da: Errealitate berri baten berri ematen digu, mundu sortzailean.
- Emozionala: Emozio atseginak eragiten dizkigu.
- Hausnarketa pizten du: Interpretatu eta iritzi estetiko bat ematera bultzatzen du.
Objektu Estetikoa
Objektu estetikoa, objektuek sortzen diguten esperientzia da, gizakiaren edo naturaren sorkuntzak barne.
Edertasuna
Edertasuna, hainbat autoreren arabera, zentzumenentzat atsegina dena da eta, ondorioz, plazerra ematen diguna. Horregatik, atsegina eta edertasuna bat datoz, baina ez dira gauza berdinak.
Edertasunaren ikuspegiak:
- Jarrera objektibista: Objektuak dituen ezaugarrietan oinarritzen da, hau da, nolakoa den, pertsona guztiak bat datozen ala ez kontuan hartu gabe.
- Jarrera subjektibista: Guk erabakitzen dugu zer den ederra edo ez, objektuak transmititzen digunaren arabera. Edertasuna ez da objektiboa.
Arteari buruzko Ikuskera Nagusiak
- Artea imitazio gisa: Artean edo naturan edozer gauza den bezalakoa zehatz-mehatz kopiatzea zen helburua; sormenak eta originaltasunak ez zuten parte hartzen.
- Artea adierazpide gisa: Sentimenduak eta emozioak adierazteko modu bat ikusten zuten artea.
- Artea forma gisa (abstraktoa): Ez du forma espezifikorik, baina forma da artistikoki ematen dena.
- Artea irudimenezko errealitate gisa: Artea ez da errealitate fisiko bat, irudimena baizik.
- Ikuspegi instituzionala: Artea dela kontsideratzen du aditu talde edo erakunde batek.
Gogoa eta Gorputza: Ikuspegi Filosofiko Gehiago
Monismoa
Gizakiak izaki unitarioak dira.
- Monismo idealista: Gorputzaren errealitatea ukatzen du eta espiritura mugatzen du.
- Monismo materialista: Gure errealitatea fisikora mugatzen du, borondatea eta fisikoa lotuz. Materialismo erredukzionistak gogoa eta garuna identifikatzen ditu.
Emergentismoa
Gorputza eta gogoa ez dira errealitate independenteak, biak batera doaz. Gogoa gorputzetik jaiotzen dena da eta ezaugarri desberdinak eta espezifikoak ditu. Gogoa burmuinari esker existitzen da, bertatik sortzen da.