Kultura, sozializazioa eta filosofia: gakoak eta teoriak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,84 KB

Kultura-edukiak eta sozializazioa

Kultura-edukiak eta sozializazioa

Sozializazioaren ondorioz, gizabanakoak bere taldearen kulturaren balioen arabera jokatzen ikasiko du; taldearekin identifikatzen eta bertako kide sentitzera ere helduko da. Sozializazio-prozesua haurtzaroan hasten da, haurra jaio berria den unean.

Sozializazio-faseak

Sozializazio-faseak:

  • Lehen mailako sozializazioa: Haurtzaroan gertatzen da. Modu inkontzientean ematen da, afektibitate-harremanekin lotuta. Eragile nagusiak: familia, lagunak eta eskola-kideak. Imitazioa funtsezkoa da.
  • Bigarren mailako sozializazioa: Norberaren interesak eta gustuak moldatzen dira, eta eztabaida kritikoa agertzen da. Sozializazio-eragileak: eskola, hedabideak eta bestelako gizarte-instituzioak.

Jean-Paul Sartre: Humanismo ateoa (1905-1980)

Jean-Paul Sartre: humanismo ateoa (1905-1980)

Existenzialismoa: krisi-garai bateko kultura-mugimendua.

Jainkoaren existentziaren eza.

Ondorioak:

  • Gizakiak ez dauka erreferente moral finkorik.
  • Gizakia ez da definitzen bere esentziagatik, baizik eta bere existentziagatik.
  • Gizakia libre izatera zigortuta dago.
  • Askatasunaren kontzientzia.

Sartrek gizakia historia eta munduaren erdigunean kokatzen du. Baina hori subjektibitate zabala da; hau da, egiteko ikuspegia da, ez-esentzialista.

Karl Marx: Alienaturik dagoen gizakia (1818-1883)

Karl Marx: alienaturik dagoen gizakia (1818-1883).

Gizakia izatea natura eraldatzean datza. Gizakia, beste animaliek ez bezala, lan egiten du. Gizakiaren zertan datzan edo bere esentzia lana da.

Bestelakatzea (alienazioa): Oro har, gauza bat berez dena ez izatea da, beste gauza bat bilakatuz.

Alienazioaren alor nagusiak:

  • Ekonomikoa: Lana da gizakia gizaki egiten duena, baina kapitalismoan lanetik alienatua geratzen da gizakia.
  • Soziala: Bi talde sozial sortzen dira.
  • Politikoa: Estatuaren kontrola menperatzaileen eskuetan geratzen da.
  • Erlijiosoa: Erlijioa herriaren opioa da.
  • Filosofikoa: Errealitatea ez da soilik interpretatu behar, baizik eta eraldatu.

Irtenbidea: KOMUNISMOA

Friedrich Nietzsche: Jainkoaren heriotza eta supergizonaren agerpena (1844-1900)

Friedrich Nietzsche: Jainkoaren heriotza eta supergizonaren agerpena (1844-1900)

“Jainkoa hil egin da”.

Nihilismoa: balioak baliogabetu egiten dira. Latinez nihil = ezer ez.

Kristautasuna eta platonismoaren aurka: Kristautasuna “herriarentzako platonismoa” dela dio; platonismoak beste mundu baten existentzia eta horren nagusitasuna aldarrikatzen du.

Supergizakia (bere buruaren araua).

Hiru fase ailegatzeko:

  • Gamelua. Zama eramaten du.
  • Lehoia. Altxatzen da eta aurre egiten dio betebeharrari.
  • Umea. Baloreak sortuko ditu.

Sigmund Freud: inkontzientearen aurkikuntza

Sigmund Freud: inkontzientearen aurkikuntza

Aristotelesengandik gizakia “izaki arrazionala” dela zioen tradizioaren aurka, Freudek inkontzientearen garrantzia azpimarratu zuen.

Bi topikak edo estrukturak:

  1. Kontzientea (parte txiki bat), inkontzientea (jabetzen ez garen oroimenak, ezagutzak, sentimenduak…) eta prekontzientea (inkontzientearen zatia, baina erraz bihurtu dezakeguna kontziente).
  2. Zera (Id): Instintuaren eremua. Plazeraren printzipioa.
    Nia (Ego): Arrazionaltasuna. Errealitate-printzipioa.
    Supernia (Superego): Gizarteko arau eta balio moral, sozial eta kulturalak.

Kultura-erlatibismoa

Kultura-erlatibismoa. Kultura bakoitza bertako balioak oinarri hartuz aztertu behar da, eta ez beste kultura bateko balioen arabera.

Beste erreferentziak eta kontzeptuak

Supernia (superego): Gizarteko arau eta balio moral, sozial eta kulturalak.

Kontzientea (parte txiki bat), inkontzientea (jabetzen ez garen oroimenak, ezagutzak, sentimenduak…) eta prekontzientea (inkontzientearen zatia, baina erraz bihurtu dezakegu kontzientea).

Xenofobia: Atzerritarrei, beste talde etnikoei edo kultura arrotzeko pertsonei mesfidantza, gorrotoa edo fobia gertatzea.

Arraza: Herentzian jasotako ezaugarri biologikoak.

Nihilismoa: Balioak baliogabetu egiten dira. Latinez nihil = ezer ez.

Kulturaren definizioak

Kulturaren definizioak

Kultura latinezko colere (landu) hitzetik dator. Kultura hitzak hauxe adierazten du: ohitura eta portaera heziak, egokiak eta zuzenak.

Edward Taylor: "Zerbait konplexua da: gizakiak gizarteko kide gisa bereganatzen dituen ezagutzak, sineskerak, artea, morala, legeak, ohiturak eta beste hainbat gaitasun".

M. Harris: "Gizarteko kideek ikasitako bizitzaren tradizioen eta estiloen multzoa, pentsatzeko, sentitzeko eta aritzeko erak barne".

Mostern: "Ikaskuntza sozialaren bitartez ondorengo belaunaldiei eskainitakoa".

Malinowski (kulturaren osagaiak):

  • Kultura ez-materiala: printzipioak, balioak, arauak, sineskerak, ohiturak...
  • Kultura materiala: Gizakiek egindako objektuak (tresnak, altzariak, eraikuntzak...).

Termino eta erlazioak

Etnozentrismoa = beste kultura batzuk norberaren kulturaren arabera neurtzea. Ondorioa: ulertzeko gaitasun eza.

Kontrakulturala = kultura menderatzailearen aurkako jarrera aktiboan dauden taldeak.

Azpikultura = kultura berean era askotako kideek bildutako taldeak (janzkera, hiztegia…).

Xenozentrismoa = kanpoko gauzei buruzko zaletasuna edo haien hobespena.

Kultura-aniztasuna = espazio sozial berean hainbat kulturarekin identifikatuta dauden pertsonak bizi direla elkarrekin.

Aporofobia = pobreak gorrotatzea.

Alienazioa = gizabanakoak bere buruarengandik, bere lanetik edo gizartearengandik bananduta eta arrotza sentitzea.

Zera = Instintuaren eremua. Plazeraren printzipioa.

Inkontzientea = jabetzen ez garen oroimenak, ezagutzak, sentimenduak…

Prekontzientea = inkontzientearen zatia, baina erraz bihurtu dezakegu kontzientea.

Existentzialismoa = krisi-garai bateko kultura-mugimendua.

Etnia = herentzia kultural bat konpartitzen duen gizataldea.

Oharrak eta galderak

Norekin batera idatzi zituen Marxek liburu batzuk? Friedrich Engelsekin.

Kultura desberdinak azaltzeko erantzuna eta erronka: Teoriaz baliatzen dira.

Nork esan zuen esaldi hau: "Erlijioa herriarentzako opio da"? Karl Marxek.

Marxen ustez gizakiaren esentzia: Lana da.

Entradas relacionadas: