Kulturaniztasuna eta Multikulturalismoa: Definizioak eta Desberdintasunak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Kulturaniztasuna

Leku batean kultura ezberdinetako pertsona eta taldeak egoeta da. Ohiko ikuspegia da nazionalitate edo arraza ezberdinetako pertsonak duten espazioa dela pentsatzea.

Multikulturalismoa

Kulturaniztasuna kudeatzeko era da, esaterako “yo no soy racista, soy ordenado”. Bere helburuak pertsonek aske bizitzea eta bakoitza den bezala azaltzeko mugarik ez izatea da. Bi arlo nagusitan banatzen da: politikan, aniztasun kulturala antolatzeko era teoriko bat da ondoren praktikan jartzen dutela eta hezkuntza arloan, logika multikulturalistarentzat herri bakoitzak bere eskola propioa eduki beharko luke komunitate horretako guztien garapen armonikoa ziurtatzeko, betiere askatasunera bideratuz eta bakoitza den bezalakoa onartuz eta errespetatuz. Beraz, esan daiteke teorian inklusio itxura ematen saiatzen dela baina bere osotasunean segregazioa bultatzen duela, izan ere, kulturak errespetatzen ditu baina ez dago elkarreraginik, bakoitza bere tokian dago nahastu gabe.

Atzerritarra

Bizi edo igarotzen den herrialdearen herritartasuna ez duen pertsona da. Herritartasunak komunitatearekin identifikatzen da eta eskubide politikoei aipamena egiten die, nahiz eta hitz hauek inklusio eta esklusio sozialeko kontzeptuak izan. Beraz, kanpotarra herritarrak dituen eskubideetaz gozatzen ez duen pertsona da. Espainiako Legeak hiru motatako eskubideak ezartzen ditu: pertsona guztientzat, herritarrentzat eta egoera erregularrean dauden kanpotarrentzat bideratutako eskubideak.

Kanpotarrak gure herrialdean egon daitezke egonaldi egoeran (debaraldi, iraunkor edo erregimen berezia) edo irregulartasun (enpadronatuta edo ez). Semeek gurasoen herritartasuna dute hasiera batean, beraz, ikasle atzerritarrak guraso kanpotarren umeak dira. Kanpotartasuna baldintza juridiko bat da, ez leku batean jaiotzea (Ikasle kanpotar asko Espainian jaiotakoak dira). Aldiz ume adoptatuak, atzerrian jaio arren, Espainakoak dira haien gurasoak bertotarrak direlako.

Immigrazioa

Pertsona bat immigrantea edo etorkina dela esaten dugu bere herrialdea utzi eta beste batan bizitzera doanean. Egoera hau, iragaitza da, hau da, ez da betirako ezaugarri bat. Askotan, immigrantea izatea konnotazio negatiboak ekartzen ditu: harridura, distantzia, pobrezia, baztertzea, arriskua, mehatxuak… Honetaz gain, immigrante atzerritarren seme-alabak (gaizki deitutako bigarren generazioak), immigrante bezala ikusten dira, naiz eta bertakoak izan eta beraien gurasoak jasandakoak ere pairatu oi dituzte, beraien horizontea mugatuz.

Eskolan, kalean, zein lanean, pertsonak immigrante bezala hartzen direnean, kategorizazio bat sortzen da. Hau, errefusa moduan ulertzea eta sentitzea ekar dezake. Horregatik, ikasle atzerritarrak prisma etniko soilarekin ikusten direnean, jarrera erredukzionista sortzen da eta erlazio sozialak etnifikatzen dira, diskriminazioa sustatuz.

Entradas relacionadas: