Kutsatzea: Gaixotasunen Kudeaketa eta Prebentzioa

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

Pertsona osantsu bati gaixotasuna transmititzea da. Agente patogenoak ostalariarekin kontaktua ezarri behar du bi fasez:

Agente patogenoaren sarrera

Kutsatze bide zuzena k. Infektatutako baten odolaren edo jariakinen bidezkoa.

Airean dauden tantatxoen inhalazio bidez, doministuko edo eztul bidez: gripea etab.

Sexu-harremanak, harremankidea gaixotasunak sortarazten dituzten mikroorganismoz kutsaturik badago. Hiesa edo gonokozia adib.

Ama-haurra bidea.

  • Plazentaren bidez, adib. toxoplasmosia
  • Erditzeko unean bagina infektatzen duten mikroorganismoek haurra infektatu
  • Amaren esnea edoskitzean

Zeharkako kutsatze bideak. Kutsatzea elementu igorle baten bitartez gertatzen da.

Hautsak

Bakterio eta birusak garraiatzen du. Gripea.

Ur eta elikagai kutsatuak

Heste-infekzioak sortzen dituzten mikroorganismoen garraiatzaile. Beherakoak.

Higienerako tresnak eta jantziak

Onddoek infekzioak infektaturik dagoen esku-oihala edo zapatak erabiliz kutsatzen dituzte.

Odol kutsatuarekin kontaktuan egon dire tresna ebakitzailea

Odolez elikatzen diren intsektuek, ziztadaren bidez, bakterio, protozoo eta birusak injekta ditzakete. Bektoreak deritze.

Agente patogenoaren eta ostalariaren arteko elkartzearen hasiera

Infekzioa hasten deneko organismoaren zatiari sarrera-atea deritzo. Ohikoenak azala, begiak eta mukosak dira. Kanpo ingurunearekin kontaktu handiagoan dauden guneak. Gune horietan lesioak edo zauriak sortuz gero, sarrera errazten zaie. Sartutakoan mikroorganismoak itsatsi egiten dira.

Inkubazioaldia

Agente patogenoak infekzioa hasten duenetik gaixotasunaren lehen agerpideak hasi arte igarotzen den tartea da. Agente patogenoak ugaritu eta beste ehun eta organoetaraino hedatzea lortzen du. Hainbat mekanismo ostalariaren baitan barreiatzeko:

  • Sartu ostean, aparatuaren hodietan zehar barreia daiteke. Adib. sudur mukosatik sartu eta arnas-aparatuan barrena hedatu.
  • Patogenoak iritsi diren tokiko ehunak infekta ditzakete. Zeluletan sartu ahal izateko, zelulak inguratzen dituzten substantziak hidrolizatu behar dira, horretarako entzimak sintetizatu eta jariatzen dituzte.
  • Zirkulazio-basi batera iristean, linfaren edo odolaren bitartez garraitzen dira eta organismoaren edozein ataleraino iritsi.

Zenbait infekziok inkubazioaldi-tarte laburra dute: kutsatutako elikagaia jan eta ordu gutxitara agertzen da salmonelosia eta hiesak aldiz 3-10 urterarteko inkubazioa izan dezake. Nahiz eta gaixotasun-seinalerik ez agertu, infektatuak pertsona osasuntsuak kutsa ditzake.

Egonaldia

Gaixotasunak dirauen denbora-tartea da. Seinaleak eta sintomak hasten diren unetik desagertzen diren arteko sasoia. Seinalea sendagileak igartzen duen irregulartasuna da eta sintoma gaixoak nabaritutako ondoeza. Egonaldian, sendagileak diagnostikoa egin eta gaixotasuna zehaztu dezake, baita agente patogenoa ere. Patogenoaren eta gorputz-defentsa arteko borroka gertatzen da eta askotan gaixotasuna gainditzeko medikuak tratamendua jarri.

Ebazpenaldia

Sendakuntza fasea. Azkarragoa edo motelagoa. Inmunitate sistemaren eta tratamenduaren ondorioz:

  • Agente patogenoa erauzi
  • Organismoa prestatu patogeno berberak eragindako beste infekzio bat ekiditeko
  • Amaitutakoan ez da egoten kutsadura-arriskurik

Susperraldia

Agenteak deuseztu ondoren hasten da, ehun kaltetuak konpondu eta hasierako osasun-egoera berreskuratzeko garaia. Patogeno guztiak deustezkoa lortu denez, kutsadura ez da ohikoa baina salbuespenak daude. Zenbaitetan, gaixotasuna gainditua egon arren patogenoak.

Entradas relacionadas: