Laborategiko Larrialdiak eta Oinarrizko Tresneria
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,51 KB
Larrialdi Kasuetan Egin Beharrekoak
Atmosfera Kutsatua
Zergatik gertatzen da?
- Gasen ihesengatik.
- Substantzia lurrunkorren isurtzeagatik.
Zer egin?
- Gas botilatik badator, itxi botila.
- Leihoak ireki eta gas erauzketa sistemak martxan jarri (atmosfera erregarria bada, ez ireki).
- Laborategia hustu.
Substantzia Kimiko edo Biologikoen Isuriak
Zer egin?
- Isuritakoa jaso, gailu egokiekin.
- Isuritakoa sukoia, erregaia, toxikoa edo arrisku biologikokoa bada, laborategia hustu eta garbiketa segurtasun neurri egokiekin egingo da.
Sutea
- Sua txikia bada, itzalgailu batekin itzali.
- Sua handiagoa bada:
- Suhiltzaileei deitu.
- Arriskua badago, hustu eta leihoak eta ateak itxi, oxigenoa ez sartzeko.
- Kea asko badago, lurretik arrastaka atera, ahoa eta sudurra trapu heze batekin estaliz.
- Trapu lehorrak jarri ateen azpian, kea ez ateratzeko.
Pertsonentzako Larrialdiak
BAS Protokoloa (Babestu, Abisatu, Sorostu)
BABESTU
- Lehenik, segurtasun zonalde bat sortu behar da kaltetutakoaren eta soroslearen inguruan.
- Bigarrenik, istripu gehiago gerta daitezkeen edo ez baloratu.
- Arriskutsuak diren gailuak itzali (bero iturriak itzali, leihoak ireki...).
ABISATU
Sorospen unitateei deitu. Medikuei edo laborategiko zuzendariari. Deitzean argi azaldu behar da gertatutakoa (odola dauka, pultsoa dauka, kontziente dago...).
SOROSTU
Biktima sorostu. Medikuen edo espezialisten laguntza behar bada, haiek iritsi arte lagundu eta sorostu. Ezin da inoiz biktima bat bakarrik utzi.
Begietara Zipriztintzea
Begiak garbitu, begiak garbitzekoarekin (lavaojos), 15 minutu inguru.
Azalean Zipriztintzea
Produktu kimiko bat izan bada, zonaldea urarekin garbitu 15-20 minutuz.
Irentsita Intoxikatzea
EZ behartu botaka egitera, ezta ura edatera ere. Lehenik, Toxikologiako Institutu Nazionalera deitu. Haiek esango dute zein pauso jarraitu, substantzia motaren arabera pauso batzuk edo beste eman behar direlako.
Arnastearen Bidez Intoxikatzea
- Aire garbia eta leihoak ireki.
- Kontuz, lehenik jakin zein izan den intoxikazioaren arrazoia.
Erredurak
- Ur hotzarekin garbitu 15 minutuz.
- Arropa itsatsita geratu bazaio, EZ kendu. Ez eman produkturik erretako pertsonari, ezta jateko edo edateko ezer ere.
Zauriak eta Ziztadak (Pintxatzeak)
Eskularruak kendu eta zauria ur askorekin garbitu.
Elektrokutatzea
Aparatu batekin izan bada, aparatu horren korrontea kendu. Pertsona "itsatsita" geratu bada, ez ukitu pertsona. Lehenik kendu elektrizitatea aparatuari.