Laginketa-motak eta elkarrizketatuen aukeraketa
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB
Elkarrizketatuak aukeratuak izateko irizpideak (R. Golden, 2015)
- Informazio garrantzitsua dutenak.
- Fisikoki hurbilago daudenak eta gizarte-homogeneotasunetan eskuragarri daudenak (informatzaileen artean).
- Informazioa emateko prestatuago daudenak (hurbilen eta informatuta daudenen artean).
- Zehaztasun handiagoarekin informazioa adierazteko ahalmena dutenak (hurbilago, informatuta eta prestatuenen artean).
Kuota bidezko laginketa eta geruzatutako laginketaren arteko desberdintasunak
Laginketa geruzatuan unibertsoa geruzetan zatitzen da, eta, gero, geruza horien barnean, zorizko hautaketa bat egiten da. Horretarako, irizpide bat aukeratu behar da: sexua, adina... Zorizko hautaketa egiteko, populazioari bere osotasunean dagokion laginaren tamaina kalkulatu behar da, eta, gero, geruza bakoitzean banatu. Azkenik, zoriz, geruza bakoitzean dagokion lagin-zatia aukeratu behar da.
Kuota bidezko laginketan, aldiz, ez da zundaketa oinarri gisa erabiltzen, eta ez zaie pertsona zehatzei galdetzen, generikoei baizik. Hartu nahi den populazioaren erreplika baten hautaketa egin behar da. Adibidez, badakigu emakume eta gizon kopuru bera dagoela populazioan; ikertzaileek kopuru bera ikertuko dute. Beraz, ikertzaileak aukeratzen ditu berezitasun egokiak betetzen dituzten pertsonak, eta horrek, batzuetan, arazo bat ekar dezake: elur-bolaren efektua. Hau da, ikertzaileak bere ingurune sozialeko pertsonengana jotzeko joera du. Hori gainditzeko, bide aleatorioen metodoa dago, aukeraketa anitz batekin egitean datzana.
Konglomeratu bidezko laginketa motak
Eskala handietan egindako ikerketetarako erabiltzen da. Hasiera batean, populazioa talde handietan banatzen da, eta, hortik, beste bide batzuk hartzen ditu: zoriz geruzatu edo lagin sinpleen bitartez. Bi mota daude:
- Probabilistikoa: Unibertsoko unitate guztien zundaketa-oinarri bat daukagunean egiten da. Aukeraketa talde askoren artean egiten da, eta taldeek tamaina berekoak izan behar dute. Gainera, taldeak bere baitan heterogeneoak izan behar dira.
- Ia-probabilistikoa: Populazio guztiaren zundaketa-oinarririk ez daukagunean egiten da. Lagin egoki bat har dezakegu talde baten barruan. Abantaila da denbora gutxiko lan erraza dela (adibidez, Donostian bizi diren pertsonen altuerak kalkulatzeko, konglomeratu gisa kaleak hartuko ditugu. Kale guztietan altuera ezberdineko pertsonak daudenez, zoriz Donostiako kale bat hartuko dugu). Arriskua izan daiteke konglomeratu bateko ezaugarriak eta populazio osokoak berdinak ez izatea, kostuen aurreztea akats-marjinaren handitzearekin ordaintzea eta azterketa estatistikoa zailtzea.