Lagunarteko Gutunak: Abenturak eta Bizipenak
Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,38 KB
1. Txangoaren Kontakizuna
Kaixo Maria,
Zer moduz? Nola zaude? Irakasleak esan dit gaixorik zeundela eta horregatik ezin izan zinela txangora etorri. Orain hobeto zaude? Ni oso nekatuta nago, seietan eta erdietan iritsi naizelako txangotik, eta logura handia daukat.
Beno, orain kontatuko dizut irteerari buruzko guztia, horrela bihar etorri zarenean, ez zara galduta egongo klasean.
Asteburu honetan gauza asko egin ditugu: mendira joatea, kanpin-denda batean lo egitea... baina hori ez da guztia, pasadizo batzuk izan genituelako hasieratik bertatik.
Zu eta Jon izan ezik, denok joan ginen. Hara joatean, gure autobusaren gurpil bat ziztatu zen, eta gidariak ez zekien nola aldatu. Horregatik, garabi bati deitu behar genion. Hori egin eta gero, gure hotelera joan ginen, baina ez genekien zergatik zegoen itxita. Hortaz, kanpin-denda bat alokatu genuen eta han lo egin genuen elkarrekin. Hori gorabehera, eguraldia oso ona izan zen. Beraz, gauza asko egin ahal izan genituen.
Gorago esan bezala, kanpin-denda bat alokatu genuen, eta hura jarri genuen mendi batean: Serantesen. Nire ustez, leku hau oso polita zen, eta zuhaitz asko zituen inguruan. Gainera, ibai txiki bat ere bazegoen. Horregatik, piraguismoa egin genuen. Zein esperientzia ederra!
Piraguismoa egin ondoren, babestutako baso batera joan ginen, eta han animalia asko ikusi genituen, esaterako: zaldiak, azeriak, oreinak... Hauek ikusi bitartean, orein txiki bat guregana hurbildu zen eta nire ondoan jarri zitzaidan, eta hari janaria eman nion. Zein polita eta txikia zen! Hala ere, egia esan, ondo pasatu genuen.
Beno bada, laburbilduz, noiz egingo dugu hurrengo irteera? Haiek ekainaren lauan joan nahi dute, baina oraindik ez dakite nora joan; zuk zer uste duzu? Ondo iruditzen bazaizu, bihar hitz egingo dugu.
Beno, Maria, gaixorik egon arren, uste dut jada ondo zaudela eta hori da garrantzitsuena.
2. Tahitiko Bizipenak eta Haurtzaroko Anekdota
Kaixo lagunok,
Barkatu lehenago ez idazteagatik, baina ez dut denborarik izan. Badakizue azken bolada honetan lanean presio handia dudala, eta gainera euskarako azterketa bat prestatzen ari naizela.
Zer moduz? Zenbat denbora igaro den elkar ikusi genuenetik. Aspaldian ez dugu hitz egin. Benetan, poztu nau zuen berri izateak!
Ideia ona iruditzen zait gure esperientziak trukatzea. Horregatik, animatu naiz nire gauzak kontatzera.
Nola doakizue dena? Bizitza, lana, familia… dena ondo? Batzuk inoiz baino lanpetuago, ezta? Ni orain paradisu txiki batetik idazten dizuet: Tahititik. Orain, hemen bizi naiz, eta primeran nago. Tahiti Polinesia Frantseseko uharte handiena da. Gainera, hondartzak oso politak dira eta bere ura kristalaren kolorekoa da. Ezin naiz kexatu!
Lanari dagokionez, orain langabezian nago, baina pentsatzen ari naiz nire haur eskola sortzea. Beno, hasteko… ikastola amaitu ondoren, magisteritza ikasi nuen Bilbon, hain zuzen ere, Haur Hezkuntza. Dakizuenez, asko gustatzen zitzaizkidan haurrak…
Eta bueno, hau egin ondoren lan bat lortu nuen Tahitin eta, horregatik hona etorri nintzen nire mutil-lagunarekin. Gaur egun, berarekin jarraitzen dut, baina orain ezkonduta gaude eta bi seme-alaba ditugu: Nico eta Maria.
Gaia aldatuz, tristea da ikastola berean, ikasturte berean eta batzuk baita koadrila berean ere egonda, gaur egun ez dugula harremanik. Harrigarria da nola gauzak egun batetik bestera guztiz alda daitezkeen!
Ikastolako anekdota bat gogoratzen dut. Gogoratzen duzue Jon aurkitu ez genuen eguna? Ez? Beno, kontatuko dizuet.
Gogoratzen dut ekaina zela eta egun batean, atsedenaldiaren ondoren, klasera joan ginen, eta beti bezala, Maritxu, gure irakasleak (6 urte genituenean), zerrenda pasatu zuen. Jonen txanda iritsi zenean, konturatu ginen Jon ez zegoela klasean. Une horretan, Maritxu patiora joan zen haren bila, baina ez zegoen han. Orduan, beste irakasleei galdetu zien, baina ez zekiten ezer. Inork ez zekien non zegoen Jon. Denok oso kezkatuta geunden ez genekielako non zegoen, baina bat-batean, Rosa, sukaldaria, etorri zen klasera Jonekin eta esan zion Maritxuri Jon sukaldean harrapatu zuela, hozkailuaren ondoan, pastelak jaten! A zer sustoa! Une horretatik aurrera, ulertu genuen zergatik Jon lodia zen! Jajaja! A zer garaiak!
Beno, koadrila, isilduko naiz, bestela bueltan zer kontatuko dizuet? Espero dut laster elkar ikustea. Bitartean, zorte on!