Lamarckismoaren laburpena eta gorputzaren filosofia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
Lamarckismoaren laburpena
Jean-Baptiste Lamarck izan zen eboluzioari buruzko teoria bat formulatu zuen lehen naturalista. Lamarck-en teoria Filosofia Zoologikoa liburuan eman zuen ezagutzera, 1809an.
Lamarck-en ikuspegiaren laburpena
- Progresioaren legea: Naturaren historian zehar progresio bat ikusten da espezieen agerpenean, organismorik sinpleenetan hasten dena eta organismorik konplexuenetan amaitzen dena.
- Ingurunearen eragina: Ingurunean ematen diren aldaketek premia berriak sorrarazten dituzte organismoetan.
- Erabileraren eta erabilerarik ezaren legea: Aldatutako ingurunera egokitzeko, organismoek haien organoen erabilera maila ere aldatu behar dute. Organo bat etengabe erabiltzeak organo hori handiago bihurtzea ekartzen du. Organo bat denbora luzean erabiltzen ez bada, organo hori txikiagotu egiten da. Hortik dator “funtzioak organoa sortzen du” esaldia.
- Eskuratutako karaktereen legea: Organoen erabilera-gradu desberdinek eragindako aldaketak herentzia moduan transmititzen dira. Hau da, luzera begira, asko erabiltzen diren organoak asko garatuko dira eta erabiltzen ez direnak desagertuko dira.
Gorputzari buruzko hausnarketa filosofiaren historian
Zer aztertzen du antropologia filosofikoak?
Gizakia zer den eta beste izaki bizidunetatik zer bereizten duen.
Tradizio filosofikoak nola ulertu izan du gorputza?
Tradizio filosofikoak arimari eman dio garrantzia, hura baitzen gizakiaren benetako esentzia. Gorputza arimak behar zuen euskarri materiala baino ez zen.
Zertan datza dualismo antropologikoa?
Gizakia bi errealitate desberdinek osatua dagoela: gorputzak eta arimak.
Platonen dualismoa
Nola ulertzen zuen Platonek gorputza?
Gizakiaren benetako esentzia arima da. Gorputza arrotza den zerbait da, kartzela baten modukoa arimarentzat, eta arimari bere nahiak inposatzen dizkio. Arimaren lana gorputzaren nahi horiek kontrolpean izatea da, ezagutzaren bidean gora egiteko eta, noizbait, hartatik guztiz askatu arte. Hala ere, Oturuntza liburuan, gorputzaren edertasuna maitatzetik edertasuna eta ongia ezagutzera igaro daitekeela esan zuen.
Aristotelesen hilemorfismoa
Zein da Aristotelesen hilemorfismoaren ikuspegia?
Gizakia, ezer baino lehen, materia (gorputza) da. Beraren ustez, gorputza eta arima ezin ziren banatu. Materia (gorputza) eta forma (arima) bereizezinak dira. Arima da gorputzari bizitza ematen diona. Hiru arima mota bereizi zituen: begetatiboa, sentipenduna (zentzumenei dagokiena) eta arrazionala (hau gizakiei bakarrik dagokie). Gorputzari buruzko ikuspegi positiboa dauka Aristotelesek. Giza ezagutza zentzumenetatik abiatzen da; hortaz, gorputzean hasten da.
Erdi Aroko teologia
Greziar filosofoekin alderatuta, zer aldatzen da Erdi Aroko ikuspegian?
Gizakia Jainkoak sortutako eta haren menpeko izakia dela ulertzea.
Erdi Aroko filosofia eskolastikoak nola ulertzen du gizakia?
Gizakia substantzia bakarra da (gorputzez eta arimaz osatua egon arren). Gorputza zerbait positiboa da, Jainkoak haren antzeko sortu baikintuen. Gizakiak bekatu egitea ez da gorputzaren errua, gizakiak hartutako erabaki librearen ondorioa baizik. Arimarekin batera, hil ondoren, gorputza ere berpiztuko dela sinesten zuten. Jainkoa bera ere gizaki bihurtu zen historiaren une batean (Jesus).