Lan Arloko Araudia: Auzitegiak, Administrazioa eta Eskubideak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Lan Arloko Egitura Juridikoa

Lan Auzitegien Funtzioa

Lan arloko auzitegien funtzio juridikoa epaitegi eta auzitegiei dagokie. Beraien egitekoa da langileen eta enpresaburuen artean sortzen diren auziak ebaztea, hau da, epaitzeaz eta epaiak betearazteaz arduratzen dira.

Lan arloko jurisdikzioa osatzen duten erakunde nagusiak hauek dira:

  • AGLAS (Auzitegi Goreneko Lan Arloko Sala)
  • ANLAS (Auzitegi Nazionaleko Lan Arloko Sala)
  • AEJANLAS (Autonomia Erkidegoetako Justizia Auzitegi Nagusietako Lan Arloko Salak)
  • LAE (Lan Arloko Epaitegiak)

Lan Administrazioa

Lan administrazioaren ardura nagusia lan arloko araudia betetzen dela zaintzea da, eta arauak ez betetzearen kasuan zehapenak jartzea.

Erakunde publiko hauek bi mailatan osatzen dute:

  1. Estatukoa: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
  2. Autonomikoak: Lan Sailak.

Langilearen eta Enpresaburuaren Eskubideak eta Betebeharrak

Langilearen Eskubideak

Langilearen eskubideak bi taldetan sailka daitezke:

Eskubide Oinarrizkoak

  • Lan eskubidea eta askatasunez hautatzeko eskubidea.
  • Sindikatzeko eta negoziazio kolektiborako eskubidea.
  • Gatazka kolektiboetan neurriak hartzekoa eta greba eskubidea.
  • Biltzeko eskubidea eta enpresan parte hartzekoa.

Eskubide Berariazkoak

  • Lanean benetan jarduteko eskubidea.
  • Lanean gora egiteko eta prestakuntza jasotzeko eskubidea.
  • Diskriminaziorik ez sufritzeko eskubidea.
  • Integritate fisikorakoa, intimitatea errespetatzeko eta tratu egokia izatekoa.
  • Soldata dagokionean jasotzea eta kontratutik eratorritako ekintzak egitekoa.

Enpresaburuaren Eskubideak

Enpresaburuak honako eskubideak ditu:

  • Langileak elkartzeko lekua jartzea eta informazioa ematea.
  • Zereginak eta egiteko bitartekoak jartzea.
  • Azterketara eta prestakuntza ikastaroetara joateko aukera ematea.
  • Berdintasunezko tratua ematea eta langileen duintasuna errespetatzea.
  • Prebentzio planifikazioa, osasuna babestea eta lan arriskuetatik babestea.
  • Langilearen taldeari dagokion lana ematea eta intimitatea babestea.
  • Dagokionean ordaintzea.

Langilearen Betebeharrak

Langileak honako betebeharrak ditu:

  • Enpresaburuaren aginduak betetzea.
  • Asmo onez jokatzea eta ekoizpena hobetzen laguntzea.
  • Lanpostuak berekin dakartzan bete beharrak betetzea.
  • Segurtasun eta higiene neurriak hartzea.
  • Enpresaren jarduerarekin lehian ez jardutea.

Enpresaburuaren Betebeharrak

Enpresaburuaren betebehar nagusiak hauek dira:

  • Lan jarduera non, nola eta noiz egingo den erabakitzea.
  • Mugikortasun funtzionala eta geografikoa aldatzeko aukera.
  • Lan baldintza funtsezko aldaketak egitea.
  • Langileak betebeharrak betetzen dituztela kontrolatzea eta, ez betetzean, xedatutako arauekin bat zehapenak jartzea.

Entradas relacionadas: