Lan Arriskuak, Kalteak eta Prebentzio Teknikak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,92 KB
Lan Arrisku-Faktoreak, Eratorritako Kalteak eta Ondorioak
Arrisku-Faktoreak
- Egiturazkoak: Instalazioak.
- Makineria eta Tresnak: Makinak, tresnak, babes-lana eta ekipamendua erabiltzea.
- Ingurune Baldintzak: Fisikoak (zarata, bibrazioak...), Kimikoak (gasak, lurrinak...), Biologikoak (bakterioak, birusak...).
- Psikofisikoak: Arrisku ergonomikoak, pisu handia.
- Psikosozialak: Antolaketa, aginte-estiloa, laneko giroa, autonomia, erantzukizuna, lanaldia, ordutegia eta lan-baldintzak.
- Egoera Pertsonala: Genetika, adina, prestakuntza, esperientzia.
Lanak Eratorritako Kalteak
Lan-Istripuak
Definizioa: "Langileak besteren konturako lanean diharduela edo besteren konturako lanean jardutearen ondorioz izaten duen gorputzeko lesio oro".
Lan-Istripuarekin Parekagarriak
- In itinere: lanerako joan-etorrietan gertatutakoa.
- Ohiko lanpostutik kanpo izandako istripuak.
- Ordezkariak beren funtzioak betetzean izandako istripuak.
- Lanarekin zerikusia duten salbamendu ekintzak.
- Lanaren ondorioz harrapatutako gaixotasunak.
Ez dira lan-istriputzat hartzen: Doloa edo langilearen zuhurtziagabekeria ausartegia.
Lanbide-Gaixotasunak
Sailkapena:
- Agente Kimikoak.
- Agente Fisikoak.
- Agente Biologikoak.
- Gainerako ataletan aipatu ez diren substantzien eta agenteen inhalazioa.
- Gainerako ataletan aipatu ez diren substantziek eta agenteek eragindako larruazaleko lanbide-gaixotasunak.
- Agente kartzinogenoak.
Lan-Istripuaren eta Lanbide-Gaixotasunaren Arteko Desberdintasuna
Lan-istripua bat-batean gertatzen da; lanbide-gaixotasuna, berriz, prozesu geldo eta jarraitu baten ondorioa da.
Lanaren Ondoriozko Beste Gaixotasunak
- Lanaren ondoriozko nekea: Langilearen gaitasun fisikoa eta adimen-gaitasuna murriztea.
- Laneko asegabetasuna: Egiten den jarduerarekiko interesik eza.
- Estresa.
- Laneko mobbing: Bullying-a, baina lanean.
- Burnout sindromea: Estres-egoera jarraitua.
- Garaiz aurreko zahartzea: Zahartze prozesuan eragin eta bizkortu.
Prebentzio-Teknikak
- Laneko Segurtasuna: Lan-istripuak prebenitzeko.
- Industria Higienea: Lanbide-gaixotasunak prebenitzeko.
- Ergonomia: Nekea prebenitzeko.
- Psikosoziologia: Asegabetasuna eta estresa kudeatzeko.
- Laneko Medikuntza: Prebentzioa (txertoen eta mediku-azterketen bidez), Sendakuntza eta Errehabilitazioa.