Lan Eskubideak: Greba Eskubidea eta Sindikatu Askatasuna

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Sindikatu Askatasuna eta Diskriminazioa

9.1 GAIA: (Murtziako CCOO-ek sinaturiko...horren kideak.) Jakin behar da zein alorri buruz hitz egiten ari den eta 28.1. artikuluaren arabera ez da posible, guztiek baitute eskubidea askatasunez sindikatuan kidetzeko eta inor ezin da behartu sindikatu batean kidetzera, ezta bere ideologiari buruz deklaratzera ere, 16.2 art. Gainera, 14. artikuluko berdintasunaren oinarria urratzen da, zeren eta ideologiaren araberako bereizkeria izango litzateke. Azkenik, 37. artikuluan kokatuz, esan daiteke hitzarmen kolektibo hori Murtziako aldizkari ofizialak argitaratu duela, eta argitaratu dena zuzenbidearen kontra doan zerbait izan denez, Murtziako Gobernuaren aurka ere egin daiteke.

Greba Eskubidea eta Funtsezko Zerbitzuak

(Bilboko metroko langileak...erabaki zuen) EKren 28.2 artikuluaren arabera, greba eskubidea langileek duten oinarrizko eskubidea da, ez da inolako legerik behar erabilgarritasun zuzena dagoelako. Esan bezala, langileen eskubide bat denez metroko langileak greba egitea litekeena da. Baina funtsezko zerbitzuak zehaztu daitezke eskumena begiratuz. Kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena izango litzatekeenez Espainiako Gobernuarena izan beharrean, ezingo dira soldaduak bidali.

Alarma Egoera eta Lege Dekretuak

(Gobernuak, arduratuta...beharrizana dela) 28.2 greba eskubidea oinarrizko eskubidea. 81.1. LO. 86.1 debekatuta dago lehenengo tituluko eskubideetan lege dekretuak eragina izatea, eragin hitzak era berri batean arautzeari egiten dio erreferentzia. Gobernuak horrelako kasu batean alarma egoera adierazi dezake. Horrelako gobernuak ez du inoren beharrik eta kontu ematen dio Kongresuari, 15 egunerako erabaki hori hartzeko askatasuna du.

Langilearen Eskubideak eta Zigortzea

(YXZ enpresan egon den...oinarrituko da?) 28.2 artikulua grebarako eskubidea. 28.1 sindikatuetan kidetzeko eskubidea. Langilea ezingo da zigortua izan bere eskubidea egikaritzeagatik. Greba bat egiteagatik ezin da langile bat zigortu. Gu abokatuak izanik, ez zaigu interesatzen kasua auzitegietara eramatea, auzitegiek nahiz eta esan arrazoia duela langileak, enpresak berdin berdin kanporatu dezake langilea eta gainera kalte ordain gutxiago eskaini diezaioke.

Greba Eskubidea eta Helegitea

(Jon AB BIlboko...dela salatzeko) EKren 28.2 art. langileen grebarako eskubidea onartzen du, oinarrizko eskubide bat izanda. Badakigu enpresak ezin diezazkiola eskubide horri trabak jarri, beraz, litekeena da Mikel BA-k aurkeztuko duen helegitea 28.2 artikuluaren urraketan oinarritzea, bereizkerian oinarritu beharrean. Bereizkeria ez delako eman bi auzitegiek ebazpen ezberdinak eman dituztelako, eta ez auzitegi berdinak ebazpen ezberdinak, 117.1 art.

Entradas relacionadas: